BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/09/22

2013/2014 GALA | GALA 2013/2014

5 SARITU 13/14 IGERIKETA GALAN

Pasa den larunbatean, Anoetako Kirol Etxea-n 2013/2014 denboraldiko gala ospatu zen. Bertan 2013/2014 denboraldiko igerilekuko ligan eta itsas zeharkaldien ligan lehen hiru postuetan sailkatutako igerilariei sariak banatu zitzaizkien.

Gala honek partehartze handia izan zuen eta igerilariez gain, guraso, familiar eta lagunak ere gerturatu ziren Kirol Etxera, euren kirolariak txalotzera. 


Gure taldetik 5 izan ziren saritutako igerilariak, horietatik lau igerilekuko ligan eta bosgarrena itsas zeharkaldien ligan.:

2003ko nesketan Leire Martin txapeldun izan zen eta kirol materialean gastatzeko 30€-ko saria jaso zuen Yepa!-ren eskutik. Urte berdineko mutiletan, Unai G. Somovilla ere txapoeldun izan zen eta sari berdina jaso zuen.

2001eko nesketan Nahia Jie Villamediana txapeldunorde izan zen eta honek kirol materialerako 35€ jaso zituen.

Juniorrak eta absolutuak batera biltzen dituen Absolutu mailan, Iñigo Ibarburu hirugarren sailkatu zen eta 100€-ko diru saria jaso zuen.

Itsas zeharkaldietako ligan, Juanvi Martin 3garren izan zen master+ kategorian eta honek ere saria jaso zuen.

Aurreko denboraldiko lanaren saria jasoz hasi dute taldekide hauek denboraldi berria. Zorionak denoi eta egurra hasi berri den denboraldi hontarako!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS