BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/11/12

NEGUKO LIGAKO 1. JARDUNALDIA

TALDEKO 4 ERREKOR BERRI eta 39 MARKA PERTSONAL Neguko Ligako lehen jardunaldian.

  • 6 infantilek jada Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuten.
Pasa den larunbatean Hernanin Neguko Ligako 1. Jardunaldia ospatu zen. Neguko liga honek lau jardunaldi ditu, 3 azaroan (8an, 22an eta 29an) eta azkena urtarrilaren 24an.
Lehen jardunaldi hontan 1500 Libre, 50 bular, 100 Tximeleta, 200 Bizkar, 200 Estiloak, 100 Libre, 50 Bizkar eta 200 Tximeleta froga indibidualak izan ziren aukeran eta horretaz gain 4x200 Libre erreleboak ere bai. 

Guztira taldeko 23 igerilari aritu ziren lehen jardunaldi hontan infantil, junior eta basolutuen kategoriatan eta lehen lehiaketa zela kontutan izanik, guztiak oso maila onean eta talde giro ederrean aritu zirela esan behar dugu. Igerilari guztien artean 39 marka perstonal egitea lortu zuten eta horietatik 4 taldeko errekor berriak izan ziren.

Horretaz gain, taldeko infantil gehienek Neguko Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen zuzena eskuratu zuten lehen txapelketa hontan.

Denboraldi hasera izanik ere, gure igerilariak sasoitsu aritu ziren. Esaterako, Jone Vazquez-ek bere 1500 libreko marka pertsonala eta froga horretako taldeko absolutu mailako errekorra egitea lortu zuen lehen jardunaldi hontan. Froga hontan, 20'11''82 egin zuen Jonek aurreko marka 12 segundutan hobetuz.
Honetaz gain, taldeko errekor berri eta marka perstonal berri izan ziren honakoak ere: 
Nahia Jie Villamedianaren 100 tximeleta froga, 1'15''76 eginez eta bere aurreko marka ia 4 segundutan hobetuz. Itsaso Tolosaren 100 libreko froga 1'04''59 egitea lortuz eta Mikel Sotoren 50 bular frogako marka, 35''15ean taldeko 16 urteko errekor berria eta marka pertsonal berria ezarriz.

Taldeko errekor izan zirenez gain marka pertsonal asko izan ziren eta guztiak aipatzea posible ez den arren, igerilari gehienek markaren bat hobetzea lortu zuten, denentzat pozgarria dena. 

Markak hobetzetik at, beren frogetan lehiatu ziren igerilari helduenak beren marketatik oso gertu aritu ziren eta iazkoa baino denboraldi hasera hobea egin dutela antzeman daiteke. Adibide gisa, Iñigo Ibarbururen 58''10a 100 tximeletan, Naiara Lizasoren 1'04''47 100 libren, Haitz Mitxelenaren 1'01''31 100 tximeletan eta 1'00''51a 100 libren eta Mikel Esnalen 28''87a 50 bizkar frogan eta 100 tximeletako 1'03''82a, 
Infantiletan, 6 igerilarik jada Gipuzkoako Txapelketarako txartela eskuratu zuten 200 estiloetan egindako markei esker. Nahia Jie Villamedianak, Nora Irazustak, Irati Arzalluz-ek, Jon Ibargoyen-ek, Beñat Alkortak eta Xabier Alonsok Neguko Txapelketarako giltza gisa balio duen froga hontako gutxienekoa egitea lortu zuten eta beraz Neguko Txapelketan izango direla badakite jada. Gainontzeko infantilak ez ziren urruti ibili eta hurrengo lehiaketetan bestelako frogetan gutxieneko "giltza" hori lortzen saituko dira.

Erreleboetan, sexu eta kategoria bakoitzeko errlebo bana aurkeztu zuen gure taldeak. Erreleboak osatu zituzten igerilariak bikain aritu ziren, nahiz eta jardunaldiaren amaieran nahikoa nekatuta egon. Errelebo txukunak ikusi genituen eta zenbait posta eder ere bai (Mikel Sotoren 2'10a eta Naiara Lizasoren 2'19a adibidez). Infantil kategorian, mutilak bigarren postuan sailkatu ziren 10'12''39 markarekin eta neskek lehenpostua eskuratu zuten 10'32''42 eginez.
Absolutuetan mutilak zein neskak bigarren sailkatu ziren, lehenak 8'55''07 eginez eta bigarrenak 9'56''15 eginez. Jardunaldia amaitzeko ospatu zen nesken errelebo honek zirrara sortu zuen, Naiarak egindako azken postan oso ehuneko gutxigatik ez baikenuen lehen postua lortu eta azken 50 metroek ikusleria eserlekutik altxatu arazi zuen. Jardunaldia amaitzeko modu bikaina.

Denak aipatzea ezinezkoa den arren, laburbilduz, denak oso ondo aritu zirela esan beharra dugu bai lehian eta baita taldekideak animatzen ere, beraz zorionak guztioi eta animoak lanean jarraitzeko.

Infantil, junior eta absolutuen taldeak hurrengo txapelketa hilaren 22an izango dute eta jardunaldi hau Lasarteko igerilekuan ospatuko da.

ARGAZKIAK (Eskerrik beroenak Jon Imanol Fernandez-i)


0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS