BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/12/15

ABSOLUTU MAILAKO ESPAINIAKO NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA ABSOLUTO DE INVIERNO

3 MARKA PERTSONAL, EUSKADIKO 2 ERREKOR BERRI eta HIRU TALDEKIDEEN PARTEHARTZE BIKAINA Sabadell-en ospatutako Absolutu mailako Neguko Espainiako Txapelketan

Aurreko asteburuan, Iñigo Ibarburu, Mikel Esnal eta Itsaso Tolosa taldekideak Sabadell-en izan dira Absolutu Mailako Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen. Hirurak bikain aritu dira emaitza bikainak lortu dituzte.



Iñigo Ibarburuk 100 tximeleta, 200 tximeleta eta 50 tximeleta frogetan hartu du parte eta hiruetan benetako marka bikainak lortu ditu, bere marka pertsonalak nabarmen hobetuz eta prestakuntzan bikain goazela erakutsiz. 

100 tximeletan 55''70 egin zuen bere aurreko marka 2 segundutan hobetuz, 200 tximeletan 2'05''00 aurrekoa 3 segundutan hobetuz eta 50ean 25''22 aurrekoa ia segundu batean hobetuz. Honetaz gain Iñigok 17 urteko 100 tximeletako eta 50 tximeletako Euskadiko Errekor berriak ezarri ditu, hiru frogetan taldeko absolutu mailako errekor berriak ezartzeaz gain. Ikaragarri ibili da.

Bere adinekoen artean (Iñigo juniorra baita) 100 tximeletan Iñigo bigarrena izan zen, 200 tximeletan laugarrena eta 50 tximeletan bigarrena. 

Itsaso Tolosa 200 eta 100 bizkar frogetan aritu da. Egia esan, markarik hobetu ez badu ere, bere maila onenean ibili da eta data hauetan horren ondo ibiliko zenik ez genuen espero. Bere forma egoera ikustea pozgarria eta albiste bikaina izan dira. 

Itsasok 2'22''11 egin zuen 200 bizkar frogan, bere markatik segundu bat baino gutxiagora. 100 bizkar frogan berriz 1'07''08 egin zuen, bere markatik segundu erdira bakarrik. Denboraldiko momentua kontuan izanda, balorazio oso positiboa atera dugu Itsasoren kasuan ere eta bide horretatik jarraitzeko animoak ematen dizkiogu hemendik. Aupa Its!


Hirugarren taldekidea Mikel Esnal izan da. Mikelek 50 libre froga zeukan lehiatzeko. Oraindik horrelako txapelketetan esperientzia haundirik ez eta berriro ere urduritasunarekin pasada txar bat izan zuen. Irteera emateko garaian behar baino lehenago mugitu egin zen (nahiz eta frogarako abantailarik ez zuen atera) eta arrazoi horregatik deskalifikatua izan zen. Hala ere, froga burutzeko aukera izan zuen eta baliozkoa ez den arren, sekula baino azkarrago ibili zen 23''96 eginez. 

Irteerako momentuan deskonzentrazioa izan ez bazuen agian ehuneko batzuk beherago ibiliko litzateke. Deskalifikazioa alde batera utzita Mikel ere bikain aritu zen bere frogan, bai igeri egiteko moduan eta kontrol taktikoan. Denboraldiko momentu hauetan inoiz ez da horren azkar ibili, beraz, sentsazio gai-gozoa geratu bazitzaigun ere, bere ahalmenaren inguruko emaitza onak ikusi genituen.

Txapelketa hau amaituta, hirurak gainontzeko taldekideekin batera Zarautzen izango dira asteburu hontan, Gipuzkoako Kluben Kopan. Ea asteburu hontakoa hobetu dezaketen!
Animo eta ZORIONAK!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS