BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/12/23

GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO KOPA

MUTILAK 3garren, NESKAK ERE 3garren ETA TALDEKAKO SAILKAPENEAN TXAPELDUNORDE!!

Gipuzkoako Kopan gure taldea 3tan podiumean izan da taldekide guztiek egindako lan bikainari esker. Horretaz gain, 45 marka pertsonal, Taldeko 12 Errekor berri eta Erreleboetako absolutu mailako 9 taldeko marka berri lortu dituzte gure igerilariek. Ikaragarria!

Benetan gozatzeko asteburua eskaini digute gure igerilariek Zarautzen. Taldeka egiten den txapelketa honek beti du zirrara berezia, baina aurtengoan inoiz baina gehiago gozatu dugula esn dezakegu. Asteburu osoan gro bikaina izan dugu eta gure igerilari guztiek ahal zuten guztia eman dute sailkapenetan ahalik eta postu hobean amaitzeko.


Larunbateko jardunaldien ondoren miutilak 3garren postuan ziren, neskak 5garrenean eta taldekako sailkapenean 2garren postuan. Igandeko jardunaldietarako helburua garbi zegoen: taldekako sailkapeneko bigarren postuari eutsi eta mutilen zein nesken sailkapenean ahalik eta gehien gora egitea, batez ere nesketan. Egoera honi buelta emateko igandeko jardunaldietarako puntuak lortzeko geneuzkan aukerak zein ziren garbi jakinda, azken jardunaldietan jo eta su aritu ziren guztiak, azkenean, hiru sailkapenetan podiumean egotea lortuz. Aupa Zuek!!

Taldeko lana berebizikoa den txapelketa hontan, taldeko zaharrenek ez zuten hutsik egin, euren probetan lehen postuetan sailkatuz eta gaztetxoenek berrriz sekulako aportazioa egin zuten euren markak hobetuz eta askotanuste baino postu hobean amaituz. Errelebo gehienetan mutilanagusi izan ziren eta neskek lehen postuetan amaitu zituzten gaztetxoen partehartze bikainari esker, beraz, alde horretatik ere, benetan pozik.

Txapelketako partaideak hauek izan ziren nesketan: Itsaso Tolosa, Garazi Alkorta, Jone Vazquez, Naiara Lizaso, Enara Arruti, Janire Berasarte,Nahia Jie Villamediana, Leire Carcedo, Nora Irazusta, Amaia Izagirre, Irati Arzalluz eta Maria Garasa. Mutiletan: Mikel Esnal, Txomin Mujika, Haitz Mitxelena, Iñigo Ibarburu, Mikel Soto, Unai Irigoras, Beñat Alkorta, Jon Ibargoyen, Jon Soto, Xabier Alonso, Jon del Rio eta Daniel Herranz. Guztiak bikain!

Marka aipagarriak

Txapelketan zehar, gure igerilarietako batzuk marka bikainak egitea lortu zuten, puntuazio altua lortzean gain. Honela, Iñigo Ibarburuk 100 libren 52''25ean utzi zuen bere marka pertsonala eta 200 librean 1'54''40ean. 

Itsaso Tolosa bizkar erako frogetan bere maila altuenean ibili zen eta 200 librean 2'15''84 eder bat egitea lortu zuen. Neskekin jarraituz, Naiara Lizaso ere maila onenean aritu zen baina benetako markoia 400 librean egin zuen 4'42''86an kronoa geratuz.

Mutiletara itzuliz, Mikel Soto. Mikel Soto lehen aldiz fondorako prestakuntza egiten ari da eta 6 asteko lanaren ondoren lehen fruituak jaso ditu, eta fruitu ederrak gainera. Egindako guztia hobetu zuen sotok eta zenbait froga modu nabarmenean gainera. 1500 librean 17'42''70 egin zuen, 100 bularren 1'13''45 eta 400 libren 4'23''92. Marka hauekin, Euskal Herriko Txapelketaz gaindiko helburuekin pentsatzen hasi daiteke Mikel.

Mikel Esnalek ere orma betean jarraitu zuen. 100 libren 52''50 egin zuen, baina bere erakustaldi onena 4x100 estiloak erreleboko azken postan etorri zen 51''50 eginez. Sekulakoa!

Erreleboak

Sexu bakoitzean jokoan zeuden 5 erreleboetan gure taldekideak beti aurreko postuetan izan ziren. Mutilek bost erreleboetako taldeko marka absolutuak nabarmen hobetzea lortu zuten. Bazen urte pare bat hau gertatzen ez zena. Zentzu honetan erreleboetako 4 partaideek izan duten hobekuntzak zerikusi nabarmena izan du ( Mikel Esnal, Iñigo Ibarburu, Haitz Mitxelena eta Mikel Soto). Horretaz gain, 4x200 Libre, 4x100 Libre, eta 4x100 Estiloak erreleboetan nagusi izan ziren eta 4x50 Libre eta 4x50 Estiloak erreleboetan berriz bigarren.

Neskek berriz 4 taldeko errelebo hobetu zituzten, denak 4x50 Estiloak errelebua izan ezik. Itsaso Tolosak, Naiara Lizasok, Janire Berasartek, Nahia Jie Villamedianak eta Garazi Alkortak osatutako errelebuek 3 laugarren postu (4x100 Libre, 4x50 Libre eta 4x100 Estiloak) eta 2 bosgarren postu lortu zituzten (4x200 Libre eta 4x50 Estiloak).

Sekulako Txapelketa beraz asteburu hontan Zarautzen egindakoa. Zorionak denoi!! Burunpower!!

Larunbat hontan gure taldekideak Hernaniko Sarian parte hartzen izango dira. Aupa ZUEK! Animoak lanean jarraitzeko!! 

ARGAZKIAK / FOTOS (IZARRAITZ IE)

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS