BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2014/12/16

IX SAN ESTEBAN SARIA | IX TROFEO SAN ESTEBAN

Taldeko txikiak bikain IX San Esteban sarian. Gure txikiek 9 urre, zilar 2 eta 7 brontze lortu zituzten.Talde sailkapenean, guztien lanari esker 3. izan ziren.

Pasa den abenduaren 14ko arratsaldean, taldeko benjamin eta alebinak Oiartzunen izan ziren IX. San Esteban Sarian parte hartzen.

Bertan taldeko 47 neska-mutiko aritu ziren, bakoitza estilo bateko froga batean parte hartuz. Benjaminek 50 metroko frogak egin zituzten eta alebinek berriz 100 metrotakoak. Guztiak bikain aritu ziren, nork bere froga oso txukun burutuz eta gure taldekideek benetan gustukoa duten Sari hontaz gozatuz.

Orokorrean giro paregabea izan zuten gure haurrek eta denak oso pozik atera ziren euren domina eta opariekin. Horrez gain, gure txikiak igerian bikain aritu zirela ikusi genuen, euren ikaskuntzan aurrera eginez.



Igeri txukun egiteaz gain, gure igerielarietako batzuk podiumera igo ziren. Hauek izan ziren lehenengo hiru postuetan egotea lortu zuten igerilariak:

Urrea: Unai Barcina 50 libre (44”00), Ainhoa Martin 100 tximeleta (1’27”45), Aintzane Sarobe 100 Bizkar (1’29”28), Lander Sorozabal 100 bizkar (1’20”42), Nora Quian Villamediana 100 bizkar (1’31”62), Joane Arzallus 100 bular (1’43”91), Leire Martin 100 bular (1’28”61), Unai Somovilla 100 libre(1’09”83), Eneko Elizasu 100 libre(1’29”44) .

Zilarra: Iñaki Arregi 100 bizkar (1’31”30), Ander Maestro 100 libre (1’33”69)

Brontzea: Eider Gonzalo 50 bizkar (57”72), Ruth Pelayo 50 bizkar(1’07”50), Aitor Ariztegi 50 bular (1’07”60), Nora Imaz 50 bular(58”34), Andoni Irazu 100 bizkar (1’52”97), Beñat Lizartza 100 libre (1’34”77), Lander Azkarate 100 libre(1’22”63)



Podiumean egon ziren haur hauez gain, gainontzeko guztiek ere euren brontzezko domina jaso zuten, ikasitakoaren eta egindako esfortzuaren saria jasoz.


Sailkapen orokorrean, denen lanari esker gure taldea hirugarren izan zen.

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS