BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/01/19

LUZERA HANDIKO EH-KO TXAPELKETA | CTO DE EH DE LARGA DISTANCIA

BI LAUGARREN POSTU EHko LUZERA HANDIKO TXAPELKETAN

  • Mikel Soto (36:27''77) eta Jone Vazquez (40:38''34) bikain aritu ziren Getxon ospatutako 3000 libreko frogan.
Pasa den larunbatean Mikel Soto eta Jone Vazquez Fadurako igerilekuan izan ziren Euskal Herriko Luzera Handiko Txapelketan parte hartzen. Biak juniorrak izanik 3000 libre frogan aritu ziren eta biek emaitza ederrak lortu zituzten.



Lehiatzen lehena Mikel Soto izan zen. Mikel distantzia luzeetan aurtengo denboraldian hasi berri da eta bere entrenamenduaren lehen emitzak Gipuzkoako Kluben Kopan lortu zituen 1500 libre eta 400 libre frogetan. Larunbatekoa iraupen luzeagoan lehiatzeko lehen aukera zen, eta berarentzat distantzia berria bazen ere bikain aritu zen.

Sotok 36 minutu 27 segundu eta 77 ehuneko behar izan zituen 3000 metroko distantzia osatzeko. Froga osoan zehar laugarren joan zen eta momentu batzuetan hirugarrena harrapatuko zuela bazirudien ere, azkenean postu horretan amaitu zuen. Froga bikain burututa eta espero genuen erritmoan eginda, erabat gustura itzuli zen.

Bestetik Jone Vazquez ere emakumezkoen distantzia berean aritu zen. Jonek, txapelketa hontan parte hartzen duen hirugarren urtea zuen, baina aurreko bi urteetan 2000 libreko distantzian egin zuen infantila zelako. Beraz, ohituagoa baina kategoria aldaketa eta distantzia aldaketarekin ere egoera berria. Jone ere bikain aritu zen eta benetan gogotsu eta Mikel bezelaxe kaugarren izan zen junior kategorian.

Jonek 3000 metroak 40 minutu 38 segundu eta 34 ehunekotan burutu zuen eta tartean bere zenbait marka hobetzeko ere gai izan zen. Hobetu zituen marka horiek 1500a (20'01''66) eta lehendik zuen 2000 metrokoa ere izan ziren (26'54''05). 

Marka ederrak eginda gustura itzuli ziren biak. Aupa zuek!

EMAITZAK | RESULTADOS

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS