BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/01/27

NEGUKO LIGAKO 4. JARDUNALDIA

INFANTIL, JUNIOR ETA ABSOLUTUAK MAILA ONEAN NEGUKO ZITA GARRANTZITSUENEN AURREAN

Pasa den larunbatean, infantil, junior eta absolutuek Neguko Ligako azken jardunaldia izan zuten Tolosan. Bertan 22 taldekide aritu ziren lehian eta denak txukun aritu ziren.

Neguko zita garrantzitsuenak gerturatzen ari direnez, igerilariak gogor entrenatzen ari dira eta hori dela eta lehiatzea gehiago kostatzen zaie. Hala ere, zenbait marka eder egitea lortu zuten. 



Alde batetik, Nora Irazustak aste batzuk daramatza fondoko probetarako entrenamenduak egiten eta larunbatera arte ez zuen lehiatzeko aukerarik izan. 800 libre frogan, parte hartu zuten bost taldekideetatik azkarrena izan zen 10'31''54rekin. Norak, froga hau egiten zuen lehen aldia zen eta taktikoki pattal maneiatu bazuen ere, entrenamenduen norabide egokia baieztatu genuen. Gipuzkoa zein Euskadikoetan maila hobea emango duela ziur gaude. Unai Irigoras ere Norarekin batera ari da eta oraindik Gipuzkoako gutxienekora iristen ez bada ere, bere aurreko marka 16 segundutan hobetzen ikusi genuen.

Froga berean, Nahia Jie Villamedianak 10'36''88 egin zuen Unai Irigorasek 10'40''36, Janire Berasartek 10'41''76 eta Irati Arzalluzek 11'21''68. Froga hontan esperientzia gehiago duten Mikel Sotok eta Jone Vazquez-ek ezin izan zuten lehiatu gaixo egoteagatik.

Marka hobekuntza guztien artean esanguratsuena Iñigo Ibarbururen 200 bular frogako 2'39''38a izan zen. Dudarik gabe, Iñigok okerren maneiatzen duen estilo eta distantzia hontan sekulako marka egin zuen. 2 minutu eta 50 segundutik jaisten zuen taldekide bakarra Mikel Soto zen orain arte baina Iñigok 2 minutu eta 40 segundutik behera jarri zuen taldeko errekorra. Froga hontan ere Mikel Soto faltan bota genuen, biek ere froga bikaina egingo zutela pentsatzen baikenuen.

Horretaz gain, Itsaso Tolosa oso azkar ikusi genuen. Itsaso bere bigarren zikloa prestatzen ari da Mikel Esnalekin batera eta oraintxe oinarrizko lanarekin ari dira biak. Hori dela eta ez genuen horren azkar ikusterik espero, baina bai 50 libren eta baita 50 tximeletan benetan erraz igeri egiten ikusi genuen. Lehenengoan 29''39 egiten ikusi genuen eta bigarrenean bere marka pertsonala hautsi zuen 30''78rekin. 200 libren ere bikain aritu zen 2'17''80 eginez. Naiara Lizaso ere, Itsaso ren antzera bikain aritu zen 50 libren (28''81) eta 200 libren (2'17''16).

Txapelketa azkarra izan zen Tolosakoa eta egia esan, izan zuten atseden tarte txikiekin gure igerilariak bikain aritu ziren. Amaia Izagirre bular estiloko frogetan etengabeko hobekuntzan ikusi genuen eta andoaingo Ane, Ibane, Xabi eta Danik ere gauza bera erakutsi zuten euren frogetan.

Saioaren amaieran 4x100 estiloak erreleboak izan genituen bai nesketan eta baita mutiletan ere. Aparteko emaitzarik izan ez bazen ere, azken aste gogor hauek gogoz amaitzeko ederrak izan ziren.

Datorren astean Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango dute gure igerilariek eta hurrengoan Euskadikoa. Helburuak hor daude jarrita gehienentzat beraz, animo ekipo eta eutsi goiari!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS