BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2019

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/02/18

ENTRENATZAILEA BEHAR DA | SE NECESITA ENTRENADOR/A


BURUNTZALDEA IKT Igeriketa taldeak entrenatzaile berri baten beharra dauka entrenamendu talde desberdinekin lana egiteko. Hori dela eta, proposamenak eta kurrikulumak jasotzeko epea zabaltzen du.

BIDALI BEHARREKOA

BALORAGARRIA DENA

  • Kirolaren inguruko ikasketak
  • Igeriketaren inguruko ikasketak
  • Ikasteko borondatea eta igeriketarekiko gustua
  • Esperientzia
  • Igerilari ohia izatea
  • Kotxeko karneta eta ibilgailua izatea
BETEBEHARRAK
  • Martxoan hasi eta aurtengo denboraldi amiaera arte igeriketa eskolakoekin, benjaminekin eta alebinekin entrenamenduak prestatu eta gauzatzea.
  • Entrenamenduak arratsaldez izango dira.
  • Zenbait asteburutan egokitzen diren txapelketetara joatea talde desberdinekin.
AURRERA BEGIRAKO AUKERAK
  • Aurtengo denboraldia amaitu ostean, datozen denboraldietan lanpostu bat izateko aukera.

4 iruzkin | comentarios :

Joxemari Iraola erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Barkatu ausardia, baina jakinda Lasarte-Oriako haur guztiek euskal ereduetan ikasten dutela, hau da euskara badakitela, ez ote luke euskarak 'Baliogarri' ordez 'Betebehar' izan behar?

Benetan onartuko zenukete benjamin eta alebinekin arituko litzatekeen entrenatzailea erdal elebakarra izatea?

Mila esker zuen arretagatik eta animo!

Joxemari Iraola

Buruntzaldea IKT erabiltzaileak esan du...

Aupa Joxemari!

Inondik inora ere ez. Gurekin lan egingo duen pertsonak euskalduna behar du izan. Guk euskararekin dugun konpromezua garbi garbia da, bai kanpora begira egiten ditugun ekintza edo publikazioetan eta baita barne antolamenduan ere.

Konturatuko zinen bezela, gure web orriko albisteak elebidunak edo euskera hutsean izaten dira, albiste hau bezelaxe.

Albiste hau, euskera hutsean idatzita dago, guk bilatzen dugun pertsona perfila hobeto zehazteko asmoz. "Euskalduna izatea" baloragarri barruan jartzeak beste asmo bat zuen, baina gaizki ulertua sortu duela ikusten dugunez, ezabatu egingo dugu, euskalduna izatea behar beharrezkoa baita gurekin lan egiteko.

Argituta geratzen delakoan, agur bero bat eta milesker zure oharragatik.


Joxemari Iraola erabiltzaileak esan du...

Lehenik eta behin esan zuetaz ezagutzen dudana ezagututa, ez dudala zalantzarik euskararen alde duzuen konpromisoarekiko.

Bestetik, goiko sarrerarekin soilik adierazi nahi nuena zen, langileen hautaketa prozesuetan ezaugarri bat "baloragarri" izatea edota "betebehar" izateak funtsezkoa den diferentzia ezartzen duela.

Besterik gabe, mila esker hain azkar erantzuteagatik, eta bereziki hain tonu eta forma egokian egiteagatik.

Animo eta ea entrenatzaile fina aurkitzen duen! Ondo izan eta beste bat arte!

Joxemari

Buruntzaldea IKT erabiltzaileak esan du...

Zure ikuspegi bera dugu guk ere. Egia esan, "betebeharra" ere ez luke izan behar, "pertsona" izan behar duela esan behar ez den bezelaxe, euskalduna izan behar duela esateko beharrik ere ez litzateke behar, baina tira...

Milesker berriro ere.
Eutsi goiari!

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS