BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/03/17

GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA

INFANTILEK 6 URRE, 3 ZILAR eta 4 BRONTZE, 3 ERRELEBUETAN URREA, ZILARRA eta BRONTZEA. OROTARA, 37 MARKA PERTSONAL, ERRELEBUETAKO MARKA BERRI BAT eta TALDEKO 7 ERREKOR BERRI. 

  • Sailkapen orokorrean neskak hirugarren izan ziren eta mutilak eta baita taldea orotara, laugarren


Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutuak Tolosan izan ziren Gipuzkoako Neguko Txapelketan parte hartzen. Bertan bikain aritu ziren gure igerilariak eta emaitza onak lortu zituzten. Infantilek domina mordoa eskuratu zuten eta nagusiek euren frogetan lehen postuetan egotea lortu zuten, nahiz eta hauentzat dominarik ez den banatzen. Neguko denboraldiari amaiera emateko txapelketa ederra izan zen.

Infantilak

Infantilek, asteburu ederra izan dute, batez ere neskek. Nahia Jie Villamedianak 3 urre (100 bizkar, 200 bizkar eta 400 estiloak) eta zilar bat eskuratu zituen (100 libre), Nora Irazustak 2 urre (50 bizkar eta 800 libre) eta 2 brontze (400 libre eta 200 bizkar), Irati Arzalluzek zilar bat (50 tximeleta) eta brontze bat (50 libre), Jon Sotok ere zilar bat (50 bular) eta brontze bat (100 bular) eta Leire Carcedok urrea 50 bular frogan.

Infantilek gainera nesketan 3 errelebuak izan zituzten: 4x200 libre, 4x100 libre eta 4x100 estiloak eta hiruretan podiumean egotea lortu zuten. Lehenengoan brontzezko domina eskuratu zuten, bigarrenean zilarra eta azkenekoan berriz, txapeldun izatea lortu zuten.

Markei dagokionez, esanguratsuena Nahia Jie Villamedianaren 400 estiloak froga izan zen, 5:38:24 eginez, taldeko errekor berri bat ezartzeaz gain, bere aurreko marka 12 segundutan hobetzea lortu baitzuen.

Junior eta Absolutuak

Talde hontan dominarik banatzen ez den arren gure igerilariak aurreko postuetan izan ziren froga gehienetan. Marka esanguratsuenen artean Mikel Esnalen 50 bizkar froga (28''34) eta 50 tximeleta froga (26''18) aipatu ditzakegu, biak marka pertsonalak izan baitziren. Naiara Lizasok ere 50 libreko marka pertsonal berria egitea lortu zuen 28''44 eginez eta baita Itsaso Tolosak 50 tximeletan ere (30''80).

Mikel Sotok ere 200 libre (2'08''29) eta 100 bular (1'13''38) frogako marka pertsonal berriak lortu zituen, azken hau taldeko absolutu mailako errekor berria izanik, Naiara eta Itsasoren markak bezelaxe.

Distantzia luzeetan, Jone Vazquez-ek 200, 400 eta 800 libreko marka pertsonalak lortu zituen (2'28''00, 5'02''48 eta 10'16''84) eta Janire Berasartek ere gauza bera egin zuen 400 eta 800 libreko frogetan (5'06''19 eta 10'26''68).

Sailkapen orokorrean, gure neskak podiumeko hirugarren postuan izatea lortu zuten eta garaikurra jaso zuten. Mutilak aldiz, laugarren izan ziren eta taldea ere, orotara laugarren izan zen.

Txapelketa bikaina burutu zuten beraz gure taldekideek neguko denboraldiari amaiera emateko. Azken txanpa hontan, Mikel Esnalek eta Iñigo Ibarburuk azken zita garrantzitsua dute oraindik, martxoaren 28tik aurrera Malagan ospatuko den Espainiako Open Txapelketa. Hortik aurrera, ondo merezitako atsedenaldi txiki bat izango dute denek. Aupa zuek!! 

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS