BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/03/04

KZL 3. JARDUNALDIA eta 50 M.ko SARIAREN KANPORAKETAK

GAZTETXOAK TXUKUN BAI ORDIZIAN ETA BAITA LASARTEN ERE!!

Pasatako bi asteburuetan lehiaketetan aritu aritu dira taldeko benjamin eta alebinak. Lehenik Ordizian ligako hirugarren jardunaldia izn zuten eta pasatako asteburuan berriz 50 metroko sariaren sailkapen frogak Lasarten. Bietan txukun aritu dira gure gaztetxoak eta pixkanaka gauzak gero eta hobeto egiten dakitela erakutsi ziguten. Aupa Zuek!!



KZL eta Test Jardunaldia

Ordiziako jardunaldian, gure haurrak froga desberdinetan aritu ziren. Benjaminak 50 edo 100 bular froga izan zuten eta erreleboko froga berriz 6x25 tximeleta izan zuten. Bular estiloan bigarren urteko benjaminek aurrera pauso handiak erakutsiz burutu zuten 100 metroko froga eta txikienak 50 metrokoan ere ondo moldatu ziren. Normala den bezela txikienak ikasten ari dira oraindik eta oinarrizko koordinazioa eta arautegiaren ezagutza helburu nagusiak izanik lan ona egin zuten.

Tximletako errelboan bigarren urteko benjaminak aritu ziren eta egia esan, benetan txukun igeri egiten ikusi genituen, azkar eta edozein modutan igeri eginez aritu beharrean, lasai eta mugimendu egokiak eginez eta arnasketa patroi egokiekin aritu ziren. Estilo hontan aurrerapen nabarmena ikusi ahal izan genuen.

Alebinetan, neskek 50 edo 100 libre eta 200 bizkar frogak izan zituzten eta mutilek berriz 50 edo 100 libre eta 200 bular. Azken urteko alebin batzuk 200eko froga batean eta 800 librean aritu ziren nesken kasuan eta 1500 librean mutilen kasuan. Guztien lanarekin oso gustura atera ginen, gure haurrak igerian txukun eta marka politak egiten ikusi genuelako.

Distantzia luzeenean, 4 neska 800 librean aritu ziren eta mutil bat 1500 librean. Bost igerilari hauek inongo arazorik gabe burutu zuten froga eta benetan txalotzekoa izan zen bere jarrera eta gogoa. Lortutako markak alde batera utzita, garrantzitsua izan zen azken urteko alebinek distantzia luzerako lortu duten ahalmena ikustea, batez ere euren oinarrizko ahalmenari begira.

Alebinek 4x50 bizkar errelebua izan zuten saioa amaitzeko eta ohi bezela asko gozatzeko aukera izan zuten.

50 metroko Sailkapen Froga

Bestalde, pasa den larunbatean, 50 metroko sariaren sailkapen frogak ospatu ziren Lasarteko igerilekuan. Sari honek bi fase ditu, lehena Lasarten ospatutakoa eta bigarrena igande hontan finaletarako sailkatu direnekin.

Sari hontan haur bakoitzak estilo bakarrean 50 metroko froga bat burutu zuen eta guztiak gogotsu aritu ziren sari honek sortarazitako zirraren eraginez eta igande hontarako sailktu nahiaren gogoz.

Banakako frogez gain 4x50 libre errelebu mistoak ere izan zituzten bai benjaminetan eta baita alebinetan ere.

Iganderako frogetarako, benjaminen 4x50 libre erreleboak B finalean parte hartuko du eta alebinenak berriz A finalean. Gainontzean A finaletan 6 neska eta 4 mutil izango ditugu eta B finaletan berriz 2 neska eta 3 mutil. Animo eta zorionak!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS