BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/04/17

BENIDORM-ERA IRTEERA | SALIDA A BENIDORM

Pasa den apirilaren 7tik 11ra bitartean taldeko 21 igerilari infantil, junior eta absolutu Benidorm-en izan dira entrenatzailearekin batera.

Azken 5 urteetan urtero egin dugun bezela, Aste Santuko oporraldiak aprobetxatuz, taldea elkarrekin egoteko, beste toki eta giro batean entrenatzeko eta batez ere, neguko denboraldi gogorretik errekuperatzeko baliatu dugu irteera hau. Aurtengoan Panticosara joan beharrean Benidorm-era egin dugu irteera, leku berria ezagutu eta aukera berriak eskaintzen zizkigulako.


Bertan pasatako egunetan entrenamendu aldetik 5 saio burutu ditugu irteeraren aurretik izan duten astebeteko atsedenalditik berriro ere martxan jartzeko helburuarekin. Entrenamenduak eta egonaldia Lope de Vega zentruan egin ditugu eta oso erosoa izan da guztia. 

Jakina, irteera beste jarduera batzuk ere burutzeko erabili dugu eta batez ere taldekideen erlazioak sendotzeko eta horren harira ostegun arratsaldean talde osoa Karting batera joan ginen bertan tentsioak eta emozioak askatzeko. Ikaragarri ondo pasa zuten bertan gure igerilariek eta oso esperientzia polita izan zen.

Ostiral osoa Terra Mitica-n pasa genuen, han ere helburu berarekin: ondo pasa, elkarrekin egon eta emozioak askatu. Egun ederra hura ere. 

Larunbat goizean azken entrenamendu saio labur bat burutu ondoren etxerako autobusa berriro ere hartu eta 10 bat orduko bidaiaren ondoren afaltzeko etxera iritsi ginen, nekatuta baina asko gozatu genuenaren sentsazioarekin.

Aste hontan jada berriro ere jo ta su ari dira gure igerilariak, udarako denboraldian ahalik eta onena eman eta nork bere helburuak lortzeko bidean, BURUNPOWER!! SUA!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS