BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/04/21

BENJAMIN ETA ALEBINEN 4. eta 5. JARDUNALDIAK | 4ª y 5ª JORNADA DE BENJAMINES Y ALEVINES

TALDEKO TXIKIAK BIKAIN LIGAKO AZKEN BI JARDUNALDIETAN
  • Azken jardunaldian, Leire Martin-ek Alebin kategoriako Espainiako Udarako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 400 estiloetan (5'50''64)
Gure taldeko txikitxoak liga eta test jardunaldi guztiak amaitu dituzte jada. Laugarren jardunaldia martxoaren 28an izan zuten eta bosgarrena berriz, pasa den larunbatean, apirilaren 18an, biak ere Hernaniko igerilekuan.


Bi jardunaldi hauekin taldeko benjamin eta alebinek liga eta test jardunaldiei amaiera eman diote eta bi jardunaldietan ere bikain aritu dira gure haurrak.

Martxoaren 28ko jardunaldian, benjaminek 25 edo 50 tximeleta froga izan zuten banakako froga bezela eta 6x25 bular errelebua ere bai. Pasa den larunbateko jardunaldian berriz 100 estiloak frogan aritu ziren guztiak, urtean zehar lau estiloetan ikasitakoa laburbiltzen duen frogan eta guztiak bikain aritu ziren. Azken jardunaldi hontan errelebu gisa 6x25 estiloak izan zuten.

Lehen urteko alebinek berriz, 200 libre edo 400 libre eta 100 estiloak izan zuten martxoko jardunaldian eta pasa den larunbatekoan berriz 50 tximeleta edo 200 estiloak, gehienak azken hontan aritu zirelarik.

Azken urteko alebinek, martxokoan 200 estiloak eta 400 libre izan zituzten froga nagusi bezela eta bosgarren jardunaldian berriz, gehienak 400 estiloetan aritu ziren, nahiz eta bakarren bat 100 tximeletan aritu zen.

Alebinek orotara, 4x50 estiloak errelebua izan zuten laugarren jardunaldian eta 4x50 bular errelebua azken jardunaldian.

Liga jardunaldi guztiak amaituta gure haurrek ikasitakoaren inguruan balorazio positiboa egiten dugu. Txikienek lau estiloen oinarri eta funtsak ikasi dituzte eta guztiak 100 estiloak bezelako froga bat txukun burutzeko gai izan dira. Alebinek euren ikaskuntzan aurrera egin dute, bai emaitza aldetik eta baita arautegiaren inguruko jakintzetan eta arlo tekniko eta taktikoan ere. Jakina, oraindik ere txikiak direnez, gauza ugari dute ikasteko oraindik baina bide egokian doazela uste dugu.

Azken urteko alebinetan, ikaskuntza orokorra amaitzen den epean, gure txikietako asko lehen postuetan izan dira jardunaldi gehienetan eta gainera marka benetan ederrak eginez lortu dute aurrean egotea, ikaskuntza aldetik eta entrenamendu aldetik lan egokia egiten dutela baieztatuz. 

Benjaminetatik alebinetara bitartean dagoen ikaskuntza ibilbide horren ondorioz, azken jardunaldi hontan Leire Martin-ek Alebin kategoriako Udarako Espainiako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 400 estiloetan, sekulako 5'50''64eko marka lortuz. Zorionak Leire eta Zorionak haur guztiei!!

Hurrengo zita Gipuzkoako eta Euskadiko Eskolarteko Jokoetan izango dute alebinek eta benjaminek berriz, talde osoarekin batera, Lasarteko XXVI Sarian. Eutsi txikiak!! 

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS