BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/05/19

GIF 3 eta SARA CARRACELAS SARIAK | TROFEOS GIF 3 y SARA CARRACELAS

22 MARKA PERTSONAL, TALDEKO ERRELEBUETAKO 6 MARKA BERRI eta TALDEKO 2 ERREKOR BERRI Paco Yoldin eta NAHIA ZUDAIRE TXAPELDUNORDE Sara Carracelas Sarian
  • Iñigo Ibarburuk hirugarren postua eskuratu zuen GIF 3 Sarian absolutu mailan

Pasa den maiatzaren 9an gure taldekideek bi lehiaketa izan zituzten. Goizean, infantil, junior eta absolutuak Paco Yoldin izan ziren GIF 3 Sarian parte hartzen eta arratsaldean berriz, Nahia Zudaire igeriketa egokituko Sara Carracelas Sarian izan zen. Bietan bikain aritu ziren gure taldekideak.


Paco Yoldin ospatutako jardunaldian gure igerilariak txukun aritu ziren eta zenbait marka pertsonal egitea ere lortu zuten. Nahia Jie Villamedianak 50 libreko marka pertsonala egin zuen (30''34), Nora Irazustak 50 librekoa (33''56) eta 200 librekoa (2'36''02), Mikel Sotok 50 librekoa (28''84), Irati Arzalluz-ek 50, 100 eta 200 librekoa (31''43, 1'09''44 eta 2'34''69, azken hau 13 urteko taldeko errekor berria), Jon Ibargoyenekk 50 librekoa ( 28''81) eta 200 librekoa (2'22''17), Janire Berasartek ere 50 librekoa (31''81) eta 200 librekoa (2'32''39), Enara Arrutik 50 librekoa (34''41) eta 100 bularrekoa (1'34''21), Beñat Alkortak 50, 100 eta 200 librekoa (29''38, 1'08''41 eta 2'28''20), Unai Irigoras-ek 50 librekoa (29''80), 200 librekoa (2'30''13) eta 100 bizkar-ekoa (1'21''60) eta Jon Sotok  50, 100 eta 200 librekoa (30''90, 1'14''06 eta 2'35''48).

Honetaz gain, errelebuetako 6 marka berri ezartzeko gai izan ziren gure igerilariak. 4 infantiletan eta 2 absolutu mailan.

Sari hontan, helburu nagusiak berriro ere lehiaketara itzultzea eta entrenamenduetan zehar prestatutako zenbait gauza aplikatzea izanik, oso gustura atera ginen gure igerilariek egindakoarekin. Gainera, lehen aldiz igerileku luzean lehiatzen zuten zenbiat gaztek lan bikaina egin zuten euren frogetan, igerileku mota honekin lehen kontaktua izanez eta pixkanaka neurria hartuz.

Sailakpen orokorrean Iñigo Ibarburu hirugarren izan zen absolutu mailan eta saria jaso zuen.

Sara Carracelas Saria

Bestalde,. Nahia Zudaire Errenterian izan zen igeriketa egokituko Sara Carracelas Sarian parte hartzen. Nahiak 50 eta 100 libre eta 50 tximeleta frogetan aritu zen, hiruretan benetan txukun lehiatuz. Lortutako marka eta emaitzei esker sailkapen nagusian bigarren postua eskuratu zuen eta horren garaikurra jaso zuen. Zorionak!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS