BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/06/24

GIPUZKOAKO UDARAKO TXAPELKETAK

ABSOLUTU MAILAN MIKEL ESNAL HIRUGARREN, INFANTILETAN 3 ZILAR eta 2 BRONTZE, 29 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 11 ERREKOR BERRI Azpeitin ospatutako Gipuzkoako Udarako Txapelketan
  • Legazpiko Udarako Sarian gure 3 igerilariek 7 marka pertsonal eta postu bikainak lortu zituzten
Asteburu betea izan dute gure taldeko infantil, junior eta absolutuek. Gipuzkoako gutxienekoak zituzten igerilariak (20 igerilari) Azpeitian izan dira larunbat eta igande Gipuzkoako Udarako Txapelketan parte hartzen eta gutxienekoak ez zituztenek berriz (3) Legazpian izan dute euren denboraldi amaierako Gipuzkoako Udarako Saria. Bietan bikain aritu dira gure taldekideak.



Azpeitiko txapelketan guztira 29 marka pertsonal egitea lortu dute gure igerilariek eta baita erreleboko taldeko marka absolutu berri  bat egitea ere (nesken 4x50 libre errelebuan, 1:55,79). Marka hobekuntza horrek gure igerilari asko froga askotan lehen postuetan egotera eraman ditu. 

Junior eta Absolutuak

Alde batetik, Mikel Esnal hirugarren sailkatu zen absolutu mailan. Junior-absolutu multzoak Gipuzkoako Txapelketan ez du dominarik kategoriaren arabera, sailkapen bakar egiten da gizonezkoetan eta beste bat emakumezkoetan. GAuzak horrela, Esnalek hirugarren postua lortu zuen 50 libren egindako 23,90ari eta 100 libreko 52,29ari esker. Biak marka pertsonalak eta taldeko errekor berriak. 50 tximeletan ere nagusi izan zen Mikel 26,05 eginez.

Naiara Lizasok estilo libreko froga laburretan egin zuen igeri eta bereziki 50 libreko frogan Espainiako Txapelketarako gutxienekotik 5 ehunekotara geratu zen bere marka pertsonala behin eta berriro hobetu zuen arren. Naiarak froga hontan 28,30ean utzi zuen bere marka pertsonala eta baita taldeko absolutu mailako errekorra ere.

Mikel Soto 200 bular frogan lehen postuan sailkatu zen 2:41,23 eginez eta Haitz Mitxelena bigarren izan zen 100 tximeletan eta 200 tximeletan.

Gainontzean, 4x50 libre errelebuetan mutilek hirugarren postua eskuratu zuten sailkapenean eta neskek aldiz bigarrena. Azken hauek absolutu mailako errelebuko marka hobetzea lortu zuten 1:55,79 eginez (Naiara Lizaso, Itsaso Tolosa, Irati Arzalluz eta Nahia Jie Villamediana).

Infantilak

Infantilek aldiz, dominak jasotzen dituzte eta podiumean gure hiru neska izan ziren. 

Nahia Jie Villamediana hirutan izan zen podiumean: 400 estiloetan zilarra izan zen eta 200 bizkar eta 200 estiloak frogetan aldiz brontzea. 

Nora Irazustak zilarra eskuratu zuen 800 libren sekulako 10:01,95a eginez eta absolutu mailan hirugarren sailkatuz eta Leire Carcedok ere domina bera eskuratu zuen 50 bular frogan (39,75).

Dominarik gabe baina benetan marka ederrak eginez Irati Arzalluz aritu zen. Irati 50 eta 100 libren Espainiako Txapelketarako ehuneko gutxitara geratu zen bietan marka ederrak eginez eta igeri egindako froga guztietan marka pertsonala eskuratuz. Gainontzean, infantilak nagusiak bezain bikain aritu ziren markak hobetuz eta ahalik eta onena emanez.


Gipuzkoako Udarako Saria

Legazpian aldiz, 200 libren eta 100 libren aritu ziren gure hiru taldekideak. 200 libren Jon del Rio bosgarren izan zen mutiletan eta Ane Otaegi eta Ibane Otegi seigarren eta zortzigarren euren marka pertsonalak hobetuz. 100 libre frogan aldiz Jon seigarren izan zen 1:10,97rekin bere marka hobetuz buruz buru  Ane eta Ibane, zortzigarren eta hamargarren izan ziren. 

Euskal Herriko Txapelketak

Asteburu hontan junior eta absolutuek Euskal Herriko Txapelketa izango dute Gasteizeko Mendizorrotzan. Bertan ahalik et aposturik onena eman eta Espainiako Txapelketarako gutxienekoak lortzen saiatuko dira gure igerilariak. Gauza bera egingo dute infantilek Galdakaon, hauek berriz, datorren asteburuan. 

Zorte on denoi eta eutsi!! BuRuNpOwEr!!

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS