ONDARROA eta LA SARDINA ITSAS ZEHARKALDIAK | TRAVESIAS DE ONDARROA Y LA SARDINA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2015(e)ko uztailakren 21(a), asteartea

ONDARROA eta LA SARDINA ITSAS ZEHARKALDIAK | TRAVESIAS DE ONDARROA Y LA SARDINA

Pasa den asteburuan gure taldeko zenbait kide itsas zeharkaldietan parte hartzen aritu dira. Itsas zeharkaldi hauetan, alde batetik master mailan Laura Igea eta Alvaro Garasa aritu dira eta bestetik Unai Geovany Somovilla alebin mailan. Denak oso gustura eta bikain aritu dira.

ONDARROAKO ITSAS ZEHARKALDIA

Ondarroan, hirurak aritu ziren. Laura eta Alvaro master kategorian eta Unai berriz alebinetan. Laura Igea 6garren izan zen bere kategorian, 1600 metroko distantzia 27 minutu 52 segundu eta 88 ehunekotan betez. Alvarok berriz, distantzia 30 minutu 52 segundu eta 12 ehunekotan bete zuen. Alvarorentzat Getaria-Zarautz zeharkaldiaren aurretik burutzen zuen bere lehendabiziko zeharkaldia zen eta lortutatko emaitzarekin oso pozik atera zen.


Zeharkaldi berdinean baina alebin mailan, Unai G. Somovilla gaztea 8garren izan zen sailkapenean, 2003koen artean bigarren postuan lehorreratuz eta 700 metroak 6 minutu 33 segundu eta 94 ehunekotan betez.

LA SARDINA II ITSAS ZEHARKALDIA

Asteburu berean, Unai Geovany Somovilla Santurtzin ere izan da eta bertako La Sardina II Itsas zeharkaldian ere parte hartu du. Itsas zeharkaldi hontan, Unaiek 700 metroko distantzia burutu zuen arratsaldean eta 11 minutu eta 9 segunduko denborarekin alebinen kategorian txapeldun izan zen, sailkapen orokorrean 6garren izanik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here