BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/09/20

2014/2015 GALA | GALA 2014/2015

4 BANAKAKO SARITU eta TALDEKO 2 SARI 14/15 IGERIKETA GALAN

Larunbatean, Donostiako Olarain Ikastetxean 2014/2015 denboraldiko gala ospatu zen. Bertan 2014/2015 denboraldiko igerilekuko ligetan eta itsas zeharkaldien ligan lehen hiru postuetan sailkatutako igerilariei sariak banatu zitzaizkien eta baita liga horietan lortutako taldekako sariak ere.


Gala honek partehartze handia izan zuen eta igerilariez gain, guraso, familiar eta lagunak ere gerturatu ziren Kirol Etxera, euren kirolariak txalotzera. 

Gure taldetik 4 izan ziren saritutako igerilariak, horietatik 3 igerilekuko ligan eta bat itsas zeharkaldien ligan eta igerilekukoan. Taldeak ere bi sari jaso zituen

  • 2004ko nesketan Joane Arzalluz txapeldunorde izan zen eta kirol materialean gastatzeko 25€-ko saria jaso zuen Yepa!-ren eskutik. 
  • 2003 urtekoetan bi izan ziren sarituak: Leire Martin eta Unai G. Somovilla. Biak txapeldun izan ziren eta biek 30€-ko saria jaso zuten kirol materialean gastatzeko.
  • 2001eko nesketan Nahia Jie Villamediana hirugarren izan zen eta honek kirol materialerako 30€ jaso zituen.
  • Itsas zeharkaldietako ligan, Leire Martin 2garren izan zen infantilen kategorian eta horregatik kirol materialerako beste 25€ jaso zituen.
Kirol materialerako diruaz gain denek euren garaikurra ere jaso zuten eta talde bezela Buruntzaldea IKT hirugarren izan zen Neguko Ligako neska eta mutilen sailkapenenan, bakoitzarengatik garaikurra jasoz.

Aurreko denboraldiko lanaren saria jasoz hasi dugu denboraldi berria. 
Zorionak denoi eta egurra hasi berri den denboraldi hontarako!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS