BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/11/16

KZL/TEST 1. JARDUNALDIA eta ALEBINEN LIGAKO 2. JARDUNALDIA

TALDEKO TXIKIAK BIKAIN TOLOSAN

Pasa den larunbatean taldeko 40 benjamin eta 23 alebin aritu ziren Tolosan, nor bere ligako jardunaldien barruan. Denboraldiak martxa hartu ahala alebinek etengabeko hobekuntzan jarraitzen dutela erakutsi zuten eta benjaminek berriz, ikasitakoa lehen aldiz praktikan jartzeko beta izan zuten, euren ligako lehenengo jardunaldian.

KZL eta TEST 1. JARDUNALDIA

2007, 2006 eta 2005eko neska mutilek eta 2004ko mutilek euren ligako lehen jardunaldia izan zuten. Egoera bereziena 2007koentzat izan zen. Beraientzat lehenengo txapelketa eguna izan zen eta urduritasunak medio, egin beharrekoa benetan primeran burutzen jakin izan zuten.

2007ko haurrek 50 bizkar proba izan zuten eta 2006koekin batera 6x25 libre errelebu mistoan parte hartzeko aukera ere izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri eginez eta bizkar estiloko arautegia ondo betez aritu ziren guztiak eta beraz, primeran.

Adin tarte berean, 2006koek aipatutako 6x25 errelebu mistoan aritu ziren eta banakako proba bezela 100 bizkar proba izan zuten. Hauek ere primeran aritu ziren.

2005eko neska mutilek 50 bular eta 100 bizkar probak izan zituzten eta 2004ko mutilek aldiz 50 bular eta 200 bizkar. Azken bi adin tarte hauen artean gizonezkoen zein emakumezkoen 4x50 libre errelebua izan zuten.

Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diegun arloak eta zentzu horretan gustura atera ginen gure txikienek egindakoarekin.


ALEBINEN LIGAKO 2. JARDUNALDIA

2004 eta 2003ko neskek eta 2003 eta 2002 mutilek euren ligako 2. jardunaldia izan zuten. Orain 15 egun hasitako liga honen barruan, 100 bular eta 200 bizkar probak izan zituzten jardunaldi berri hontan.
Gure alebinek benetan proba bikainak burutu zituzten, adin txikietan ikasitakoaren onurak adin tarte honetan azaleraziz, euren emaitzek erakusten duten moduan.

2003ko mutilen 200 bizkar proban Unai G. Somovilla erabat nagusi izan zen 2'40''67rekin bigarrenari 20 segundu atereaz. 2002ko mutiletan Lander Sorozabal bigarren izan zen eta Iñaki Arregi berrriz, laugarren. 2004ko nesken proba berean Joane Arzalluz bigarren izan zen, Ane Artola hirugarren eta Aintzane Sarobe laugarren. 200 bizkar probako 2003ko nesken artean Leire Martin erabat nagusi izan zen, bigarren Ainhoa Martin eta hirugarren Paula Sevillano.

100 bular proban eta adinen arabera, Unai G. Somovilla erabat nagusi 2003ko mutiletan, Lander Sorozabal laugarren eta Lander Azkarate bosgarren 2002ko mutiletan, Joane Arzalluz hirugarren 2004ko nesketan eta Aintzane Sarobe berriz, bosgarren. Azkenik 2003ko nes.ketan Leire Martin nagusi izan zen, eta Ainhoa Martin hirugarren. Saioa Amaitzeko alebinek 8x50 estilo libreko errelebu mistoa izan zuten eta gure taldekideak nagusi izan ziren.

Oraindik ere ikasteko asko duten arren, bide bikaina daramate gure alebinek, hemen aipatutakoek eta baita gainontzeko guztiek ere.

Zorionak talde osoari! Aupa ZUEK! Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS