BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/11/11

NEGUKO LIGA 1. JARDUNALDIA

24 MARKA PERTSONAL LASARTEN OSPATUTAKO NEGUKO LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN

Pasa den larunbatean taldeko igerilariak etxean izan ziren lehian, denboraldiko eta Neguko Ligako 1. jardunaldian parte hartzen.

Jardunaldia Lasarteko igerilekuan ospatu zen gure taldeak antolatuta eta bertan gure taldeko 18 igerilari aritu ziren.


Taldekideek orokorrean 24 marka pertsonal berri erdietsi zituzten eta denboraldiko momentua kontuan izanik balantze polita da hori.


Infantil gehienek 200 estiloak proba burutu zuten bigarren froga batez gain. Jardunaldi hontan froga hori geneukan helburu nagusi bezela adin tarte honentzat eta erreferentzia hori gogoan hartuta, gure igerilariak fin ibili zirela esan behar dugu. Froga horretan parte hartu zuten 11 igerilaritatik zortzik marka pertsonala egin zuten froga horretan.
Gainontzeko marka pertsonalak 50 bular frogan (guztira 9), 100 tximeletan eta 100 libren etorri ziren.

Markak lortzeko helburu ez bazen ere, saioaren amaieran infantilek 4x200 libre erreleboa izan zuten eta, orokorrean, euren onenean oraindik ez badaude ere momemtuaren arabera txukun aritu ziren 


Infantilei dagokionez, Neguko Gipuzkoako Txapelketari begira, Nora Irazustak, Maria Garasak,Irati Arzalluzek, Nahia Jie Villamedianak, Beñat Alkortak eta  Jon Ibargoyenek jada partehartzeko gutxienekoa eskuratu dute eta ziurrenik Euskal Herriko Neguko Txapelketakoa ere (nahiz eta oraindik gutxienekoak publikatu ez diren). 
Junior eta absolutuetan gure igerilariak lehen sentsazioak hartzen aritu ziren eta ez ziren batere gaizki aritu. Denboraldi haserako erritmo falta nabaria duten arren euren frogetan nagusi izan ziren Iñigo Ibarburu, Itsaso Tolosa eta Mikel Esnal.
Aupa Ekipo!! Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS