BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/11/23

NEGUKO LIGAKO 2. JARDUNALDIA

21 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO ABSOLUTU MAILAKO 2 ERREKOR BERRI Ordizian ospatutako Neguko Ligako 2. Jardunaldian

Pasa den larunbatean gure infantil, junior eta absolutuak Ordizian izan ziren, Neguko Ligako bigarren jardunaldian parte hartzen. 
Prestakuntza prozesuaren barneko lehiaketa bezela hartzen dugun txapelketa hontan, orain arteko lanaren barneratzeak eta egindako bidea baloratzea genuen helburu eta, zentzu horretan zenbait ondorio positibo atera genituen.


Gainontzean gure igerilariak ohiko mailan aritu ziren, lehian gogotsu eta maila oneko markak lortuz.

INFANTILAK

Aurreko jardunaldian adin tarte honentzat froga nagusia 200 estiloak izan bazen, jardunaldi hontan, 400 estiloak proba izan zen. Proba hori, 50 tximeleta probarekin batera, infantilentzat jardunaldi hontarako aukeratutako probak izan ziren, batez ere momentuari begira, 400 estiloak probak eskeintzen digun informazioagatik. Proba hontan Irati Arzalluz-ek (6'04''67), Jon Ibargoyen-ek (5'42''79) eta Beñat Alkorta-k (5'45''37) marka pertsonalak lortu zituzten eta Nora Irazusta, Leire Carcedo eta Nahia Jie Villamediana euren marketatik oso gertu egon ziren.

Proba hau burutzeko zailtasunak izan zitzaketen infantilek 100 estiloak eta 50 libre edo 100 estiloak eta 200 libre frogak burutu zituzten. Gauzak horrela, Xabier Alonsok 100 estiloak probako marka pertsonala egin zuen (1'18''06) Jon del Rio-k bezelaxe (1'28''52). Ibane Otaegi-k eta Ane Otegi-k burututako bi probetan lortu zituzten marka pertsonalak, bai 50 libre frogan eta baita 100 estiloetan. Lehengoan Ibanek 34''52 egin zuen eta estiloetako proban aldiz 1'36''80. Aneren kasuan, 50 libren 34''65 egin zuen eta 100 estiloetan 1'32''17. Ane eta Ibanerentzat proba hau burutzen zuten lehen aldia izan zen eta lau estiloetan ondo moldatzen ikusteak poz haundia sortu zigun.

Bakarkako probez gain, infantilek 4x100 libre errelebuak ere izan zituzten jardunaldi amaieran, bai nesketan eta baita mutiletan ere.

Guztira 10 infantil aritu ziren lehian jardunaldi hontan.

JUNIOR eta ABSOLUTUAK

Junior mailako Janire Berasarte eta Unai Irigoras infantilen proba berdinetan aritu ziren, eta biek ere marka pertsonal berriak lortu zituzten bai 400 estiloak proban eta baita 50 tximeleta proban ere. Daniel Herranz-ek 50 libreko marka pertsonala egitea lortu zuen.

3 Junior hauetaz gain talde 4 absolutu aritu ziren baita ere. Hauek, benetan jardunaldi bikaina burutu zuten, laurek hobekuntzak erakutsi baitzituzten arlo desberdinetan.

Alde batetik Mikel Esnal 50 libre proban ikaragarri aritu zen. Bere 23''90etik oso gertu izan zen eta hori froga batere txukun eta akats askorekin egin gabe. Antsietateak sortutako akats horiek kenduta benetan azkar aritu zen Esnal. Esnalek berak 100 estiloetako marka pertsonala ere egin zuen kronoa 1'02''40an geratuz.

Haitz Mitxelenak, Iñigo Ibarburuk eta Itsaso Tolosak 400 estiloak frogarekin hasi zuten jardunaldia, helburu nagusia froga horretan jarrita. Iñigo Ibarburuk marka pertsonala egiteaz gain taldeko absolutu mailako errekor berria ezarri zuen proba 4'54''22an amaituz. Itsaso Tolosak gauza ber egin zuen nesketan eta bere marka pertsonal berria eta emakumezkoen taldeko absolutu mailako errekor berria 5'32''54an utzi zuen. Haitzek marka hobetzerik izan ez bazuen ere, oso txukun ikusi genuen proba hontan.

IÑIGO IBARBURU GIJONEN

Talde osoak izango duen hurrengo lehiaketa Gipuzkoako Kluben Kopa izango, benetan zirarra haundia sortzen duen lehiaketa. Hori abenduaren 19an eta 20an izango da. Hala ere, bitartean, Iñigo Ibarburu Gijonen izango da asteburu hontan, Espainiako Absolutu Mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Txapelketa honetarako prestakuntza zehatzik egin ez duen arren, 100 librean eta 50, 100 eta 200 tximeletan zer moduz aritzeko gai  den ikusiko dugu bertan.
Animo Iñi!! Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS