BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/12/09

ALEBINEN LIGAKO 3. JARDUNALDIA | 3ª JORNADA DE LIGA ALEVIN

GAZTETXOAK BIKAIN ETXEKO URETAN

Pasa den larunbatean gure taldeko alebinak andoainen izan ziren lehian, Alebinen Ligako 3. jardunaldian. Gureak, ohi bezela, oso txukun eta gogotsu aritu ziren jardunaldi hontarako egokitu zitzaizkien probetan.


Hirugarren jardunaldi hontan, guztiek bi froga izan zituzten aukeran: 200 libre eta 100 bizkar probak. Gehientsuenek biak burutu zituzten eta bakar batzuek bata edo bestea bakarrik. Saioaren amaieran 4x100 bular errelebua izan zuten, bai nesketan eta baita mutiletan ere.

Guztira, 2004 eta 2003ko nesken artean eta 2003 eta 2002ko mutilen artean, 19 haur aritu ziren jardunaldi hontan parte hartzen eta denetik izan bazen ere, gure gaztetxoek maila ederra eman zuten.


2002ko mutiletan, Lander Sorozabal lehen postuan sailkatu zen 200 librean 2'28''38 eginez. Iñaki Arregi hirugarren izan zen eta Lander Azkarate berriz, bosgarren. Distantzia hontan, Unai Rodriguez andoaindarra bederatzigarren izan zen sailkapenean. Mutil hauen 100 bizkar proban, Lander Sorozabal bera izan berriro ere lehen postuan, ehun metroak 1'17''13an osatuz. Iñaki Arregi bigarren izan zen 1'23''17rekin eta Lander Azkarate berrriro ere bosgarren izan zen. Unai Rodriguez zazpigarren izan zen.


Mutilekin jarraituz baina 2003an jaiotakoen artean, Unai G. Somovilla erabat nagusi izan zen bai 200 librean eta baita 100 bizkar proban ere. Lehenengoan 2'23''91 egin zuen eta bigarrenean berriz 1'13''34, bietan erabateko nagusitasuna erakutsiz.

Nesketan, 2004koen artean, Joane Arzalluz bigarren izan zen 200 librean 2'46''41 markarekin. Proba hontan, Aintzane Sarobe bosgarren izan eta Ane Artola berriz, seigarren. Neska hauen 100 bizkar proban, Aintzane Sarobe bigarren izan zen kronoa 1'25''40an geratuz. Joane Arzalluz hirugarren izan zen proba hontan eta Ane Artola laugarren.


2003ko nesken artean, 200 libre proban, Leire Martin nagusi izan zen 2'24''67 markarekin. Ainhoa Martin bigarren izan zen 10 segundura eta Paula Sevillano berriz laugarren. Hauen 100 bizkar proban Ainhoa Martin hirugarren izan zen (1'21''09) eta Paula Sevillano berriz, laugarren.





Saioaren amaieran 4x100 bular errelebuak izan zituzten gure gaztetxoek, bai nesketan eta baita mutiletan ere. Guk, nesketan, 3 talde aurkeztu genituen eta horietako lehen postuan sailkatu zen. Muitiletan berriz, aurkeztu genuen talde bakarrak ere lehen postuan amaitu zuen. 

Guretzat berebizikoa zen errelebu hau ondo burutzea. Izan ere, bular estiloa ondo menperatzea funtsezkotzat jotzen dugu, bai bular estiloko 3 probetan (50, 100 eta 200) ondo moldatzeko baina baita estiloetako 3 probetan ere (100, 200 eta 400 estiloak) ondo moldatu eta etorkizunean gure igerilari gaztetxoek aukera zabalagoak izateko ere.


Orokorrean oso gustura atera ginen. Gure igerilariek benetan maila ona eman zuten eta burututako 3 probetan hobekuntza teknikoak nabarmendu zituzten, batez ere bular estiloan.

Larunbat hontan, bai talde honek eta baita benjaminek ere, urteko lehen saria izango dute, benjaminek Oiartzunen San Esteban Sarian eta Alebinek berriz Tolosan, Paco Sanchez Sarian.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS