GIPUZKOAKO KLUBEN KOPA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2015(e)ko abenduakren 27(a), igandea

GIPUZKOAKO KLUBEN KOPA

MUTILAK 3garren GIPUZKOAKO TALDEEN ARTEKO KOPAN

Gipuzkoako Kopan gure taldea beste bebin ere podiumean izan da taldekide guztiek egindako lan bikainari esker. Aurtengo kopan mutilak bakarrik izan dira podiumean hirugarren postua lortuz. Txapelketa hontarako baja garrantzitsu batzuk izan ditugu eta guztiek egindakoarekin gustura geratu gara, 
Guztira, mutilen hirugarren postuaz gain, gure taldekideek 19 marka pertsonal berri egitea lortu dute eta baita taldeko 5 errekor berri eta erreleboetako taldeko marka berri bat ezartzea ere bai (mutilen 4x50 estiloak errelebuan 1'52''69 eginez).
Guzti hau, lehiaketan parte hartu duten 14 igerilariek lortu dute. Aupa Zuek!!


Benetan gozatzeko asteburua eskaini digute gure igerilariek Bergaran. Taldeka egiten den txapelketa honek beti du zirrara berezia, eta aurtengoan ere ohi bezela gozatu dugula esan dezakegu. Asteburu osoan giro bikaina izan dugu eta gure igerilari guztiek ahal zuten guztia eman dute sailkapenetan ahalik eta postu onenean amaitzeko.

Taldeko lana berebizikoa den txapelketa hontan, taldeko zaharrenek ez zuten hutsik egin, euren probetan lehen postuetan sailkatuz eta gaztetxoenek berrriz sekulako aportazioa egin zuten euren markak hobetuz eta askotan uste baino postu hobean amaituz. Errelebo gehienetan mutilak nagusi izan ziren eta neskek lehen postuetan amaitu zituzten gaztetxoen partehartze bikainari esker, beraz, alde horretatik ere, benetan pozik.

Txapelketako partaideak hauek izan ziren nesketan: Itsaso Tolosa, Janire Berasarte, Nahia Jie Villamediana, Leire Carcedo, Nora Irazusta eta Irati Arzalluz. Naiara Lizaso, Jone Vazquez, Maria Garasa, Ane Otaegi eta Ibane Otegi ez ziren lehiatzeko moduan izan eta, inongo zalantzarik gabe, euren aportazioak bai nesken sailkapenari eta baita talde osoarenari bultzada nabarmena emango lioke. Mutiletan: Mikel Esnal, Eñaut ernandez de Lezea, Haitz Mitxelena, Iñigo Ibarburu, Mikel Soto, Unai Irigoras, Beñat Alkorta, Jon Ibargoyen eta Jon del Rio. Nesketan bezela Daniel Herranz eta Xabier Alonsoren laguntza berebizikoa litzateke baina ez zen posible izan. Guztiak bikain!

Marka aipagarriak

Txapelketan zehar, gure igerilarietako batzuk marka bikainak egitea lortu zuten, puntuazio altua lortzeaz gain. Honela, Iñigo Ibarburuk 1500 libre froga burutzen zuen lehen aldian 16'20''13an utzi zuen kronoa, froga nagusitasunezirabaziz eta absolutu mailako taldeko errekor berria ezarriz. Proba honen pasean ere marka pertsonala eta taldeko errekorrak ezarri zituen 800 librean 8'48''04an pasaz.


Itsaso Tolosa bizkar erako frogetan bere maila altuenean ibili zen eta 100 librean 1'03''20 eder bat egitea lortu zuen 4x100 errelebuko lehen postan. 

Mikel Esnalek ere forma betean jarraitu zuen bere proba nagusietan. 50 libre probetan, 23''76 egin zuen 4x50 libre errelebuko lehen postan et proba bereko banakako proban 23''75. 4x50 estiloak errelebuko azken postan sekulako 23''11 bat egitea lortu zuen. Sekula ez zen gai izan 24 segundutik behera behin baino gehiagotan aritzeko eta proba horretan beste maila batean dagoela nabarmen utzi zuen.
100 libren 52''47 egin zuen banakako proban, baina bere erakustaldi onena 4x100 estiloak erreleboko azken postan etorri zen 51''71 eginez. Sekulakoa!
Horretaz gain 200 libre proban lehenengo aldiz 2 minututik jaistea lortu zuen kronoa 1'59''63an geratuz. Amaiatzeko, 100 estiloak proban taldeko errekor eta marka pertsonal berria ezarri zuen kronoa 1'01''44an geratuz.

Erreleboak

Sexu bakoitzean jokoan zeuden 5 erreleboetan gure taldekideak beti aurreko postuetan izan ziren. 4x200 libre errelebuan hirugarren izan ziren, 4x100 librean laugarren, 4x50 librean bigarren. Estiloetako errelebuetan nagusi izan ziren gure taldekideak, bai 4x50ean eta baita 4x100ean. 4x50 estiloak errelebuan gainera, Iñigo Ibarburuk, Mikel Sotok, Haitz Mitzelenak eta Mikel Esnalek tañdeko marka berria 1'52''69an uztea lortu zuten. 

Neskek berriz marka xumeagoak izan zituzten erelebuetan, batez ere geneuzkan bajak garrantzitsuagoak zirela (naiara Lizasorena esaterako). Hala ere, 4x200 libre errelebuan laugarren izan ziren, 4x100 librean hirugarren eta 4x50 librean ere, hirugarren. Estiloetako errelebuetan 4x50ean laugarren izan ziren gure neskak eta 4x100ean  berriz, seigarren. 

Azkenean mutilak hirugarren sailkapen orokorrean. neskak seigarren (aurreko urteko hirugarren postutik urruti) eta sailkapen bateratuan taldea bosgarren izan zen.

Hala ere, sekulako txapelketa egin zuten gure igerilariek asteburu hontan Bergaran eta pozik gaude egindakoarekin. Zorionak denoi!! Hurrengoan bai!! Burunpower!!


1. JARDUNALDIA | 1ª JORNADA (PATXI ARZALLUZ)




2. JARDUNALDIA | 2ª JORNADA (PATXI ARZALLUZ)




ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here