INFANTILEN TEKNIFIKAZIOA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2015(e)ko abenduakren 15(a), asteartea

INFANTILEN TEKNIFIKAZIOA

GURE NESKAK GUSTURA BERGARAN

Pasa den larunbat hontan, taldeko 3 infantil Bergarako "Agorrosin" kiroldegian izan ziren Gipuzkoako Federazioak antolatutako infantil kategoriako haurren teknifikazio saioetan parte hartzen. Gure taldetik Nora Irazusta, Nahia Jie Villamediana eta Irati Arzalluz izan ziren saioetan parte hartzen.


Bertan bai igerilarientzako eta baita gurasoentzako saioak izan ziren. Igerilariek bi saio burutu zituzten uretan, bata goizean eta bestea arratsaldean. Goizekoa biraketen inguruan enfokatua egon zen eta arratsaldekoa berriz proba desberdinetako erritmoan.


Gurasoek berriz, kirol psikologo batek zuzendutako hitzaldi solasaldi batean parte hartzeko aukera izan zuten eta baita euren ikuspegi eta zalantzak elkarbanatzeko ere bai.

Gure igerilariak gustura itzuli dira jardunaldi polit eta berezi hontatik, entrenatzeaz gain, beste igerilari batzuekin egoteko aukera izan dute eta egunerokotasunetik ateratzeko aukera ere bai..
Aupa Zuek! Burunpower!

ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here