BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2015/12/15

XVI PACO SANCHEZ SARIA

ALEBINAK ERE BIKAIN ETA GOGOTSU TOLOSAN!!

Pasa den larunbatean, gure taldeko benjamin eta alebinak jo eta su aritu ziren lehian, batzuk Tolosako XVI Paco Sanchez Sarian eta beste batzuk Oiartzuneko X San Esteban Sarian.

Tolosan taldeko alebinak aritu ziren eta Oiartzunen berriz benjaminak eta hasiberriak diren alebin batzuk ere bai. Guztiak benetan txukun aritu ziren eta oso gustura atera ziren egindako lehiaketarekin.

XVI PACO SANCHEZ SARIA TOLOSAN


Esan bezela, Tolosan taldeko alebinak aritu ziren: 2003 eta 2002an jaiotako mutilak eta 2003 eta 2004ko neskak. Hauek, sari hontarako, bi proba zituzten aukeran, estilo bakoitzeko ehun metroko bat eta 200 estiloak probaren artean aukeratu behar zutelarik.

Guztiek bi proba burutu zituzten eta egia esan benetan gogotsu aritu ziren. Pena bat izan zen saio amaierako errelebuan parte hartu ahal ez izatea baina baina, benjaminak Oiartzunen zeudenez, ezin izan genuen taldea osatu. Hala ere, esan bezela, banakako probetan benetan gogotsu aritu ziren guztiak.
Gauzak horrela, hemen ere zenbait podiumeko postu eta garaikur lortu zituzten gure gaztetxoek 
  • 100 Tximeletan: Lander Sorozabal-ek zilarra eta Iñaki Arregik brontzea, Ainhoa Martin-ek urrea eta Joane Arzalluz-eko brontzea
  • 100 Bizkar proban: Leire Martin eta Aintzane Sarobek urrea.
  • 100 Bular proban: Lander Azkaratek zilarra.
  • 100 Libre proban: Unai G. Somovilla-k urrea, 
  • 200 Estiloak proban: Unai G. Somovilla-k eta Leire Martin-ek urrea, Ainhoa Martin-ek zilarra eta Lander Sorozabal-ek brontzea,  
Garaikur eta postuez gain, gure alebinek euren ikaskuntzan aurrera egiten jarraitzen dutela erakutsi zuten eta nahiz eta podiumean ez ziren izan, asko lehen postuetan izan ziren euren probatan.
Aupa Ekipo! Burunpower!

ARGAZKIAK | FOTOS
EMAITZAK | RESULTADOS


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS