EGUBERRIETAKO NAZIOARTEKO XXXIII SARIA | XXXIII TORNEO INTERNACIONAL DE NAVIDAD - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2016(e)ko urtarrilakren 2(a), larunbata

EGUBERRIETAKO NAZIOARTEKO XXXIII SARIA | XXXIII TORNEO INTERNACIONAL DE NAVIDAD

GOIZEKO JARDUNALDIA: GURE IGERILARIAK BIKAIN eta 5 FINAL ARRATSALDERAKO

Goizak dezenterako eman zuen Ordizian. Gure 5 talekide aritu dira Eguberrietako Nazioarteko Sariko kanporaketa serieetan eta bostak bikain aritu ziren.


Goizeko onena Mikel Esnalek eman zuen: bere lehen proban 50 libren, marka pertsonal eta taldeko errekor berria ezartzea lortu zuen 23''47 eginez. Sekulako marka! Marka horrekin proba hortako finalerako denbora onenarekin sailkatu zen Esnal. Bere bigarren proban ere, 100 libren, ikaragarri aritu zen eta 52''53rekin finlera sartu zen hirugarren denborarekin.

Iñigo Ibarburu ere bi finaletan izan zen. Bata 100 tximeletakoa. Goizean 56''56 egin ostean 5. markarekin sailkatu zen finalerako eta 50 tximeletan 25''77rekin ere laugarren markarekin sailkatu zen. 100 libren ere hartu zuen parte Iñigok eta ohi bezain gogotsu aritu den arren ezin izan zuen finalerako sailkatu. Hala ere 53''39 eder bat egitea lortu zuen.

Haitz Mitxelenak 100 eta 50 tximeletan hartu zuen parte. Ez zen bere egunik onena izan baina txukun aritu zen. 100 metrokoan 1'01''26 egin zuen Haitzek eta 50 metrokoan berriz 28''57.

Itsaso Tolosa ere bikain aritu zen, batez ere 100 metrokoan. 50 bizkar proban irteeran ondo bultza ez eta 31''81 batekin konformatu behar izan zuen. 100 bizkar proban aldiz, bere markatik askoz ere gertuago aritu zen eta 1'07''34rekin 8garren postuan sailkatu zen eta finalerako jokoan zeuden 6 postuetatik kanpo geratu zen.

Nahia Zudairek igeriketa egokituko 50 librean arratsalderako txartela ziurtatua zuen jada baina hala ere goizeko serieetan ere parte hartu zuen, ohi bezela, oso gogotsu igeri eginez.




ARRATSALDEKO FINALAK: IÑIGO IBARBURU, MIKEL ESNAL ETA NAHIA ZUDAIRE FINALETAN

Gauzak horrela, arratsaldean Mikel Esnal 50 eta 100 libreko finaletan aritu zen, Iñigo IBarburu 100 eta 50 tximletakoan eta Nahia Zudaire igeriketa egokituko 50 librean. Jardunaldi hau ETB 1 bidez zuzenean jarraitzeko aukera izan genuen.

Mikel Esnalek arratsaldean ez zuen zorterik izan. 50 librean, epaileen irteera kaxkar baten ondorioz bere ondoan zegoen Mario Todorovic olinpiarra erori, eta burua lasterketatik erabat kanpo geratu zitzaion. 100 ean bi egunetan pilatutako nekea nabaritu zitzaion. Hala ere, Esnal hirugarren izan zen 50 librean 24''03 eginez eta laugarren 100ean 53''04 markarekin.

Iñigo arratsaldean hazi egin zen. Dohai berezia du Iñigok txapelketen aurrean eta bere bi probetan goizeko zenbait akats zuzendu eta markak hobetzea lortu zuen. 100 tximeletan 56''55 egitea lortu zuen eta laugarren postuan sailkatu zen goizeko marka hobetuta. 50 tximeletan 25''64rekin ere laugarren izan zen. hemen ere goizeko marka hobetuta.

Nahia Zudairek bere proban 43''54 egin zuen eta hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen.

Orokorrean, gure igerilariak bikain aritu ziren. Abenduaren 19-20an Gipuzkoako Kopan sekulako esfortzua egin ondoren bi entrenamendu aste normal egiterik izan ez duten arren benetako maila ona eman dute Nazioartekoan eta egia esan, benetan gustora gaude gure nagusiek egindakoarekin. Ea normaltasuna pixkanaka errekuperatu ahala euren marketan aurrera egiten jarraitzen duten.
Burunpower!!





ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here