BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/01/20

NEGUKO VIII SARIA | VIII TORNEO DE INVIERNO

GURE GAZTETXOAK BIKAIN LEGAZPIAN OSPATUTAKO SARIAN
  • Jon del Rio-k Zilar bat eta brontze bat eskuratu zuen eta Ane Otaegik berriz, brontze bat.

Pasa den larunbatean, Urtarrilak 16, Legazpin, Neguko Gipuzkoako Saria ospatu zen. Bertan, gure taldeko 5 igerilari aritu ziren, maila onean aritu ere. Jon Del Rio, Ibane Otegui, Ane Otaegi, Daniel Herranz eta Maria Garasak nahiko denbora txukunak lortu zituzten, eta horren adierazle etxera eramandako hainbat domina dira.

Goizeko jardunaldian, Daniel Herranz 100 bular proban eginiko akats baten ondorioz deskalifikatua izan zen bere denborarik onena egiteko bidean zenean. Jonek bere marka 4 segudutan hobetu zuen 100 estiloak proban 1'21''97-ko denborarekin, denbora horrekin bere kategoriako 3. postua lortuz. Ane Otaegik ere, bere kategorian 3. postua lortu zuen marka pertsonala hobetzeaz gain 1'29''91 eta Ibanek 1'39''09 egin zuen.

Arratsaldeko ekitaldian Ibane izan zen Buruntzaldea IKT-ko igerilarietatik lehena igeri egiten, 50 librean 35''
09-ko denbora eginez, eta horrela kategoriako 4. postua lortuz. Danielek 32''88-ko denbora egin zuen bere marka hobetuz, eta nahiz eta Jonek ezin izan zuen bere denborarik onena egin kategoriako 2. postua lortu zuen 31''44-ko denboraz.

Gure igerilariek egindako azken frogan, 100L, Ane Otegik berriz ere marka pertsonala hobetzea lortu zuen 1'15''84-ko denborarekin, Mariak aldiz 1'16''06 egin zuen.

Modu honetan larunbat on bati amaiera eman zieten gure igerilariek.

BURUNPOWER!!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS