BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/02/24

ABSOLUTU MAILAKO EH-KO NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE EH ABSOLUTO DE INVIERNO

3 URRE, 3 ZILAR eta 2 BRONTZE, 3 MARKA PERTSONAL, TALDEKO BI ERREKOR BERRI eta ESPAINIAKO TXAPELKETETARAKO SAILKAPEN BERRI BAT Iruñan ospatutako Absolutu mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketan
  • Igeriketa Egokitukoan Nahia Zudairek 3 urre eta zilar batekin txapeldun izan zen sailkapen nagusia, txapela eskuratuz
Pasa den asteburuan Iruñan ospatutako Absolutu mailako Euskal Herriko txapelketan gure taldeko zenbait igerilari aritu dira. Lehiaketa honekin batera Igeriketa Egokituko Euskal Herriko Txapelketa ere jokatu da igerileku berean.

Absolutu mailakoan Mikel Esnal, Iñigo Ibarburu, Haitz Mitxelena, Itsaso Tolosa, Irati Arzalluz eta Leire Martin aritu dira eta Igeriketa Egokitukoan aldiz, Nahia Zudaire.

Guztira 3 urre, 3 zilar eta 2 brontze eskuratu dituzte gure igerilariek eta gehienak podiumean izan dira. Egokituan aldiz, Nahia Zudairek XX domina eskuratu zituen egindako 4 probatan eta horretaz gain orotara Euskal Herriko Txapeldun izan zen nesketan.

Mikel Esnal
Mikel 50 eta 100 librean eta 50 tximeletan aritu da lehian. Marka pertsonalei dagokienez ez da oso lehiaketa ona izan Mikelentzat. Hala ere, jakin badakigu, Iruñako igerilekuan marka onak egitea oso zaila dela. Horretaz gain, zita nagusia bi aste barru du Mikelek, Gipuzkoako Selekzioarekin Toulouse-n izango baita lehian eta bertan bere onena ematea espero dugu.


Iruñan, igerileku luzearekin lehen kontaktua izan du eta bertatik zuzenketak egiteko moduan gaude orain, Toulouse-n ahalik eta onena emateko.


Mikelek 100 librean 54''48 egin zuen, bere 54''19tik oso gertu. 50 tximeletan 26''50 egin zuen bere 26''48 marka pertsonala berdinduz eta 50 librean berriz 24''81 egin zuen. Azken hontan bere markatik urruti geratu zen baina batez ere teknikoki ez zelako uretan ondo kokatu. Orokorrean bere marka onenetan ibili zen.

Egindako marka horiek bi domina irabazteko balio izan zioten. Bata zilarrezkoa eta txapeldunordetza 100 librean. 50 librean aldiz, urrea eta Euskal Herriko Txapeldun.

Iñigo Ibarburu
Mikelen antzera, Iñigok oraindik ere urrutiago du bere helburu nagusia, Espainiako Absolutu mailako Openean. Mikelen kasuan bezela, igerileku luzearekin lehen kontaktua egiteko eta prestakuntzari begira lehen ondorioak ateratzeko baliogarria izan da txapelketa hau.

Iñigo tximeleta erako 5o eta 100 metrokoan eta estilo libreko 50 eta 100 metrokoan aritu zen. Tximeleta erakoan, nahiz eta bere markak hobetu ez zituen denbira onak egitea lortu zuen. 100 tximeletan proba txukuna egin zuen 57''87 marka eginez eta 50 tximeletan 25''00 egin zuen, bere 25''40tik gertu. Bi proba hauetan Iñigo Euskal Herriko Txapeldun izan zen.

Estilo librean, brontzea eskuratu zuen 100 metrokoan 55''38 eginez eta 50 libre proban 25''46 egin zuen, bere 25''00tik gertu. Openari begira dagoen arren, Iñigo ere Toulous-en izango da martxoaren 3tik 6ra bitartean.

Itsaso Tolosa
Itsasok bizkar erako50, 100 eta 200ekoan hartu zuen parte. Tximeleta erako probaren batean ere parte hartzekotan zen baina txapelketako programak ez zion horretarako aukerarik uzten.

Hiru probetan txukun xamar aritu zen Itsaso baina oraindik ere errekuperazio gehiago eta lan pixkat falta dela nabarmen geratu zen. Hala ere, Itsaso ere podiumean izan zen, 200 bizkar proban 2'28''13rekin zilarra eta txapeldunordetza eskuratuz. Itsaso ere, Mikel Esnañlekin eta Iñigorekin batera Toulous-en izango da.


Haitz Mitxelena
Haitzek txapelketa hau zuen helburu, Toulousera joateko ere deitua bazegoen ere joan ezin duelako. Haizt fin ibili zen eta onod burututako proban nabarmen utzi zuen. Haitzek egindako proba onena 400 estiloak proba izan zen. Proba horretan Haitzek bere aurreko marka 6 segundutan hobetzea lortu zuen 5'09''14 egin zuen (aurrekoa 5'15''63). Marka honekin taldeko absolutu mailako errekor berria ezarri zuen.

Proba honetaz gain, tximeleta erako 100 eta 200 metrokoan aritu zen. Txukun aritu bazen ere, bietan pase motelak egin zituen eta horren ondorioz ezin izan zuen bere markarik hobetu, agian hori egiteko moduan bazen ere (hobekuntza fisikoa nabarmen utzi zuen 400 estiloetan). 

Alde horretatik sentsazio gazi gozoarekin geratu ginen. Hala ere, marka onak izanik, Haitzek ere podiumean egotea lortu zuen 200 tximeletan egoindako 2'16''29ari esker.

Leire Martin
Leire alebina izanik txapelketa honetan parte hartzeko 400 estiloko gutxienekoaren jabe zen eta proba horretan lehiatu zen. Lasterketa benetan gogotsua egin ondoren emaitza bikaina lortu zuen Leirek. 

Oraindik ere gauza asko ikasteko dituen arren, proba honetan 5'37''45 egin zuen Leirek aurreko 5'45''8 segundutran birrinduz eta Udarako Alebin mailako Espainiako gutxinekoa 3 segundutan hobetuz. Ikaragarri. Horretaz gain, Leire podiumeko hirugarren postuan izan zen brontzea eskuratuz eta ehuneko gutxi batzuengatik ez zen bigarren izan. Leireren marka hau taldeko absolutu mailako errekor berria ere bada.

Irati Arzalluz
Iratiki, Leireren antzera, infantila izan arren 100 libreko gutxienekoa zuen eta proba horretan aritu zen. 100 librean Iratik 1'06''14 egin zuen bere aurreko marka 3 segundutan hobetuz. Zorionak!

IGERIKETA EGOKITUA
Nahia Zudaire

Igande gozi eta arratsaldez Igeriketa Egokituko EH-ko Txapelketa ere ospatu zen eta bertan gure taldekidea bikain aritu zen.
Igande goizean 200 librean eta 50 bizkar proban hartu zuen parte eta arratsaldean berriz 50 eta 100 librean. Nahia bikain aritu zen. 200 librean 3'28''01ekin bere aurreko marka 13 segundutan hobetu eta urrea lortu zuen. 50 bizkar proban zilarra eskuratu zuen 53''02 eginez.

Arratsaldean, 40''60 egin zuen 50 librean (aurrekoa 41''23) eta 1'35''53 100 librean (aurrekoa 1'38''58). Bietan urrea eskuratu zuen Nahiak.

Egindako lau probek emandako puntuazioari esker Nahia Euskal Herriko Txapeldu izan zen sailkapen orokorrean.
Zorionak fenomena!!


ARGAZKIAK | FOTOS

BIDEOAK | VIDEOS



1 JARDUNALDIA | 1ª JORNADA



2. JARDUNALDIA | 2ª JORNADA





ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS