BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/03/01

50 METROKO SARIKO FINALAK | FINALES DEL TROFEO DE 50 METROS

BENJAMINEK ETA ALEBINEJ GOIZ EDERRA AZPEITIAN !!
  • Unai G. Somovillak, Leire Martin-ek eta Ainhoa Martin-ek urre bana eskuratu zuten euren probetan.




Pasa den igandean gure taldeko 17 haur Azpeitian izan ziren 50 Metroko Sariko Finaletan parte hartzen. Gure taldetik, benjamin eta alebin guztien artean 7 "A" final eta 10 "B" final izan genituen bakarkako probetan. 4x50 libre mistoa errelebuetan aldiz, benjaminak "B" finalean aritu ziren eta alebinak "A" finalean. Guztiek egun berezi eta zirraragarri bat igaro ahal izan zuten Azpeitiako igerilekuan.


A finaletan, benjaminetan Jon Pelayo 4garren izan zen 50 bular proban 54''52 markarekin. Alebinen A finaletan aldiz, Ainhoa Martinek urrea eskuratu zuen, Leire Martin eta Unai G. Somovillak bezelaxe. Ainhoak 50 tximeltakoan 34''39 egin zuen, Leirek 50 bizkar erakoan 33''86 eta Unaiek 50 librean 28''96. 

Dominarik gabe baina A finalean ere bikain lehiatuz Lander Sorozabal (50 tximeletan 6garren, 35''25), Joane Arzalluz (50 bizkar proban 6garren, 38''46) eta Iñaki Arregi (50 bizkar proban 6garren, 37''87) izan ziren. 
Gainontzean, "B" finaletan, Nerea Irazu laugarren izan zen, Nora Imaz eta Maddi Carcedo bosgarren eta seigarren 50 tximeltakoan, buruz buru. Eneko Elizasu bigarren izan zen 50 tximeletako B finalean. Proba berean, B finalean laugarren sailkatu zen Ane Artola eta bizkar erako B finalean Aintzane Sarobe hirugarren izan zen. Estilo bereko B finalean Adam Sanchez laugarren sailkatu zen. Bular estiloko B finalean, Lander Azkarate eta Unai Rodriguez hirugarren eta laugarren izan ziren, buruz buru. 
Estilo librean, Paula Sevillano B finaleko hirugarrena izan zen.
Kontuan izan behar dugu, nahiz eta B finalekoak 7garren postutik aurrera sailkatzen direla, A finaleko sei igerilarien ondoren, naiz eta hauen markak hobetu.

Errelebuei dagokionez, benjaminen errelebu mistoa B finaleko bigarrena izan zen eta alebinen A finaleko errelebua berriz, laugarren, amaiera arte lehiatutako errelebu zirraragarri batean.

Zorionak denoi!! Aupa Ekipo!! Burunpower!!

ARGAZKIAK | FOTOS


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS