BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/03/06

KRONIKA: BENJAMINEN TOPAKETAK

TXIKIEK EDERKI GOZATU ZUTEN IGERIKETA, UR-POLO eta SINKRONIZATUAREKIN!!


Aurreko larunbatean goizeko 9:30etatik 11:30ak bitartera Lasarteko eskolarrekin igeriketa topaketak izan genituen.

Bertan, LH 3-4. mailako benjaminek ur-kirol modalitate desberdinak ezagutu zituzten lasterketa igeriketaz gain: Ur-poloa eta Igeriketa Sinkronizatua. Lasterketa igeriketa ezagunagoa denez eta urtean zehar gehiagotan egiten duten zerbait denez arreta gehiago eman genion Sinkronizatua eta Ur-Poloa erakutsi eta probatzeari.

Buruntzaldea IKT gure taldeak antolatutako jardunaldi honetan, Hernaniko Ur-polo Taldea izan genuen laguntzaile eta baita Ttakun KEko zenbait begirale ere. 

Helburu nagusia, lasterketa igeriketaz gain, "Igeriketa"ren barne beste modalitate batzuk ere badirela erakustea izan zen eta modu honetan haurrei gerturatu eta erakustea. 

Honen baitan, oraindik ere ezer zehaztu gabe dagoen arren datorren denboraldian bi modalitate hauek martxan jartzeko asmoa dugula jakinarazi nahi dugu, eta hori dela eta bi jarduera hauek ere haurrei gerturatzea nahi izan dugu. Bide batez, neska-mutilei igeriketarekiko gustua eta grina piztea dira xedeak.

Atzoko topaketan guztira 24 haur aritu ziren eta igeriketaren modalitate hauekin ederki gozatzeko aukera izan zuten

📷 ARGAZKIAK | FOTOS (Iñigo Gonzalez, Txintxarri)

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS