BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/03/14

ESKOLARREN ERKIDEGO ARTEKO ESPAINIAKO TXAPELKETA | CTO ESPAÑA SELECCIONES AUTONOMICAS EDAD ESCOLAR

4 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 4 ERREKOR BERRI eta ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO 4 GUTXIENEKO BERRI Leirek Plasencian.

Asteburu bikaina izan du Leire Martin taldekideak Euskadiko Selekzioarekin Plasencian. Bertan Erkidego Artego Eskola mailako Espainiako Txapelketan izan da lehiatzen, eta bai ondo egin ere!


Larunbata goizeko jardunaldian bi probatan aritu zen Leire. Banakako proba 100 bizkar izan zuen eta 1:09,96 denborarekin bere marka pertsonala 4 segundutan hobetzea lortu zuen. BIgarren proba 4x200 libre errelebuko lehen posta izan zen. Posta hontan Leirek sekulako 2:18,75a lortu zuen bere aurreko marka birrinduz.

Larunbat arratsaldean 200 bizkar proban aritu zen Leire. Hemen ere, sekulako proba egin ondoren bere marka birrindu zuen. Amaieran 2:30,32an geratu zuen kronoa Leirek.

Igande goizeko azken jardunaldian Leirek 200 estiloak proba zuen. Proba hontan aurreko eguneko martxari jarraituz, bikain lehiatu zen eta beste marka bikain bat lortu zuen: 2:35,63 eginez.

Egindako proba guztietan (errelebukoa barne) Leirek marka pertsonala eta taldeko 13 urteko errekor berriak ezarri zituen. Honetaz gain, egindako 4 markek, lehendik zuen 400 estiloak probakoarekin batera, Udarako Alebin mailako Espainiako Txapelketarako gurtxienekoak erraz gainditzen dituzte eta beraz, oraingoz, 5 proba ditu uztailean lehiatzeko.

Segi horrela Leire! Aurrera! Burunpower!

ARGAZKIAK | FOTOS

BIDEOAK | VIDEOS










ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS