Aste santutako oporrak gertu izan arren, eta nahiz eta oporralditxoa hartzeko gogoz egon, gure gaztetxoek maila bikaina eman zuten berriro ere pasa den asteburuan ospatutako ligako jardunaldian..
2007-2006 urtean jaiotako neska mutilek 50 bular
estiloan edo 100 bular probak izan zituzten aukeran. Adin tarte hontako haurrek, saio amaieran 4x50 bizkar estiloko errelebua izan zuten.
2005-eko neska mutilek eta 2004-ko mutilek
aldiz 50 metro estilo librean eta 100 metro edo 200 metro bular estiloan izan zituzten.
Azkenik, alebinek, (2004-2003 neskak eta
2003-2002 mutilak) 100 metro estilo librean eta 400 metro estiloak probak egin zituzten.
Besteak beste, Jon Pelayok 3. postua lortu zuen
100m bular estiloan 1'54''63 denbora eginaz. 200m bular estiloan Nora Imazek
ere 3. postua lortu zuen 4'14''24 denbora bikaina eginaz. Taldekako 4x50m
bizkar estiloan eginiko erreleboetan Eneko Elizasuk, Iker Felipek, Oier Morenok
eta Unai Barcinak osatutako laukoteak 4. postua lortu zuen 3'05''90-eko denbora
eginez. Neskek berriz 3. postua lortu zuten Nora Imaz, Maddi Carcedo, Enara
Elvira eta Garazi Irigorasek eginiko igerialdi onari esker.
Alebinei dagokionez, hauek ere ez ziren
atzean geratu. Lehenik eta behin Unai Somovillak 400 estiloetako proban lehen postua
lortu zuen 5'43''32-ko denborarekin, Lander Sorozabalek 5'47''96rekin bere adinean egin bezala. Nesketan, Joane Arzalluzek 2. postua lortu zuen
2004-koen artean 6'23''96 denborarekin eta Ainhoa Martinek eta Paula Sevillanok
1. eta 3. postua lortu zuten hurrenez hurren 5'47''33 eta 6'08''32 denborekin.

Alebinen txapelketari amaiera emateko errelebu exigente bat izan zuten gure alebinek; 4x100m
tximeleta. Neskek 1. postua lortu zuten 6'39''56-ko denbora eginaz.
Aupa Zuek!! Burunpower!!
0 iruzkin | comentarios :
Argitaratu iruzkina
Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario