BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/04/04

ABSOLUTU MAILAKO UDABERRIKO ESPAINIAKO OPEN TXAPELKETA | CTO ESPAÑA OPEN ABSOLUTO DE PRIMAVERA

MARKA PERTSONAL BERRI BAT, TALDEKO ABSOLUTU MAILAKO ERREKOR BERRI BAT eta FINAL BAT Sabadell-en

Aste Santuko oporren aurretik, martxoaren 19tik 22ra bitartean, Iñigo Ibarburu taldekidea Sabadell-en izan zen, Espainiako Absolutu mailako Open Txapelketan parte hartzen.

Bertan txukun aritu zen Iñigo. Aurtengo egoera berria eta berezia kontutan izanda helburu xumeagoa genuen oraingoan eta geure buruari jarritako helburua bete eta lortu zuela esan behar dugu: parte hartutako lau probetatik batean behintzat marka pertsonala egitea. Baita lortu ere.


Iñigo egunez egun honako probetan aritu zen: 200 tximeletan, 100 tximelatan, 100 librean eta 50 tximeletan.
Lehen eguneko 200 tximeletan Iñigok marka pertsonala eta taldeko absolutu mailako errekor berriak lortu zituen 2:08,62 eginez. Lehenengoan eta proba zailenean helburua beteta. Hala ere proba honek hurrengo egunetarako sorbaldako mina utzi zion eta lehendik zaila zen txapelketa oraindik ere gehiago zaildu zuen.

100 tximeltan Iñigo bere kategoriako finalean izan zen eta 8garren amaitu zuen 57,29rekin goizeko marka finalean hobetuz. 100 librean 55,30 egin zuen eta 50 tximeletan berriz 26,35.

Neguko zati gogorra igarota, udarakoa lasaiagoa izango delakoan gaude eta entrenamenduak hoeto probestu ahal izango dituelakoan ere, beraz, berriro ere egurrean hasteko esperantzaz hasten dugu ziklo berria. 
Aupa Iñigo!! Power!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS