GIF 1 eta UDABERRIKO LIGA 1 - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2016(e)ko apirilakren 26(a), asteartea

GIF 1 eta UDABERRIKO LIGA 1

22 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 3 ERREKOR BERRI larunbateko lehiaketetan

Pasa den larunbatean gure taldekideak lehiaketara itzuli ziren. Batzuk goizez Anoetan izan ziren, igerileku luzean ospatzen zen GIF 1 Sarian parte hartzen. Beste batzuk aldiz, arratsaldez, Hernanin izan ziren, Udaberriko Ligako 1. jardunaldian parte hartzen. Guztiek, berriro ere martxa hartzeko lehiaketa modura hartu zuten jardunaldia eta guztiak euren probetan txukun aritu ziren.

GIF 1 SARIA
Larunbat goizeko lehiaketan 9 taldekide aritu ziren: Mikel Esnal, Iñigo Ibarburu, Itsaso Tolosa, Nahia Jie Villamediana, Nora Irazusta, Leire Carcedo, Jon Ibargoyen, Beñat Alkorta eta Irati Arzalluz.
Goiz txukuna burutu zuten igerilariek parte harttatko probetan.
Guztien artean 15 marka pertsonal eta taldeko 3 errekor berri ezartzea lortu zuten.


Iñigo Ibarburuk 1500 librean bere aurreko marka eta taldeko absolutu mailako errekorra birrindu egin zituen proba 17:05,18an amaituz. Tartean, 800eko pasean ere, gauza bera egin zuen 9:04,20 denborarekin.

Irati Arzalluz-eko 400 librean 14 urteko taldeko errekor berria ezarri zuen distantzia 5:15,60an osatuz eta marka pertsonala eginez. 200 bular proban ere marka pertsonala lortu zuen Iratik (3:19,78).

Nahia Jie Villamedianak 50 bizkar probako marka eta 100, 200 eta 400 libreko markak hautsi zituen. Lehenengoan 35,24 egin zuen eta 100 librean aldiz 1:07,55. 400 librean 5:10,06 egin zuen, tartean 200 libreko igerileku luzeko marka hobetuz ( 2:33,25).

Jon Ibargoyen-ek 50 bizkar (34,55) eta 100 libreko markak hautsi zituen (1:02,53) eta baita Beñat Alkortak ere (36,42 eta 1:05,34). Leire Carcedok 200 bular (3:24,35) eta 100 libreko markak (1:18,26) hobetu zituen.

UDABERRIKO LIGA 1
Hernanin aldiz Unai Irigoras, Daniel Herranz, Ane Otegi, Ibane Otaegi, Jon del Rio, Maria Garasa eta Joel Lopez masterra aritu ziren. Hauen artean 7 marka berri erdietsi zituzten.

Azken honek 100 librean bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen 1:05,27 eginez. Gainontzean, hemen ere izan ziren zenbait marka pertsonal: Uai Irigoras-ek 100 estiloetan (1:16,97), Dani Herranz-ek ere proba berean (1:27,73), Jon del Riok 100 librean (1:09,46), Ibane eta Anek 100 estiloetan (1:36,25 eta 1:30,32) eta Maria Garasak 100 librean (1:15,05).

Pixkanaka berriro ere lehiaketarako martxa hartzen hasi gara beraz lehen jardunaldi hontan, Pixkanaka, udarako helburuei begira, lanea jarraituko dugu denboraldi amaieran ahalik eta onena emateko. 
AUPA EKIPO!!! BURUNPOWER!!




ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here