BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/04/19

INFANTIL-JUNIOR TEKNIFIKAZIOA | TECNIFICACIÓN JUNIOR-INFANTIL

GURE NESKAK GUSTURA ANOETAN. HIRURAK TARBES-en IZANGO DIRA MAIATZAREN 13tik 15era BITARTEAN.

Pasa den larunbat hontan, taldeko 3 infantil-junior Anoetako "Paco Yoldi" igerileku luzean izan ziren Gipuzkoako Federazioak antolatutako infantil eta junior kategoriako haurren teknifikazio saioetan parte hartzen. Gure taldetik Janire Berasarte, Nahia Jie Villamediana eta Irati Arzalluz izan ziren saioetan parte hartzen.


Bertan, goizez, entrenamendu saio bat burutu zuten. Entrenamendu eta teknifikazio saio hau, maiatzaren 13, 14 eta 15 Tarbes-en lehian izango den Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu bateratu bat egitera egon da bideratua. Bertan izango dira 3 neskak.

Tarbes-en "Les 26ème Nautiques de TARBES" lehiaketan parte hartuko dute gure neskak eta bertan proba desberdinetan arituko dira. Irati Arzalluz 50, 100 eta 200 librean arituko da, Janire Berasarte 400 eta 800 librean eta Nahia Jie Villamediana berriz, 50, 100 eta 200 bizkar probetan.

Zorionak neskak eta egurra!! Buunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS