BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/04/12

KZL/TEST 4. JARDUNALDIA eta ALEBINEN LIGAKO 6. JARDUNALDIA | 4ª JORNADA LED/TEST y 6ª JORNADA LIGA ALEVIN

BENJAMIN ETA ALEBINAK BIKAIN TOLOSAN

Berriro eta Tolosako Usabal Kiroldegian Kirol Zehaztasun Ligako 4. Jardunaldia eta Alebinen 6. Jardunaldia izan genuen. Jardunaldi hontarako proga gogorrak egokitu zitzaizkien igerilariei. 

Benjaminetan, 2007an eta 2006an jaiotakoei 25 edo 50 metro tximeleta estiloan eta 2005eko neska-mutilei eta 2004ko mutilei 200 edo 400 metro estilo librean eta 100m estiloak. Errelebuei dagokienez, txikiek 6x25 metro bular estiloan errelebu mistoa izan zuten, handiek berriz 4x50 metro lau estiloetan.























Alebinen jardunaldiari dagokionez eta aurreko jardunaldiko froga gogorrei segida emateko iraupen luzeko eta lau estiloetako probak izan zituzten, 800 metro estilo librean neskentzat eta 1500 metro estilo librean mutilentzat. Horrez gain, 200 metro lau estiloetan proba ere izan zuten guztiek. Jardunaldi honetan alebinek ez zuten erreleburik izan.

Emaitzei dagokienez, jardunaldi guzietako mailari jarraiki lan polita egin zuten gure igerilariek. Adibidez, 25 metro tximeleta estiloan, Miren Sarobek 22''26-ko denbora eginaz 3. postua lortu zuen. June Lopezek aldiz 50 metro tximeleta estiloan bigarren postua lortu zuen distantzia 49''08-an burutuaz.

Handiei dagokienez Inge Etxezarretak 200 metro estilo librean 5. postua lortu zuen 3'30''42-ko denbora eginaz eta Nora Imazek 1'39''75-eko denbora behar izan zuen 100 metro lau estiloetan egiteko, horrekin 4. postua lortuz. Eneko Elizasuk aldiz 2. postu bikaina lortu zuen 400 metro estilo librean 5'57''34-ko denbora eginaz, eta Nora Imazek berriz 6'55''54-ko denbora eginaz 3. postua lortu zuen. Azkenik, nesken 4x50 metro lau estiloetako erreleboan 3. postua eskuratu zuten gure neskek.

Alebinek ere bikain ekin zioten beraien jardunaldiari, Unai Somovillak eta Lander Sorozabalek beraien kategorietan 1. postua lortu zuten 20'27''45 eta 20'21''88-ko denborak eginaz buruz buru 1500 metro estilo libreko frogan. Joane Arzalluzek 800 metro estilo librean 1. postua lortu zuen 11'42''21 eginaz. Eta azken urteko alebinetan laukote bikain batek osatu zituen txapelketako lehen 4 postuak Leire Martin, Ainhoa Martin, Paula Sevillano Nora Qian Villamedianak 10'01''25, 10'32''03, 10'32''10 eta 11'07''74 denborekin.

200 metro estiloak proban berriro ere 1. postuan izan zen Unai Somovilla 2'41''59-ko denborarekin eta 3. postuan Adam Sanchez 3'39''06 markarekin. Lander Sorozabalek 2. postua lortu zuen bere kategorian 2'48''40 denbora eginda. Joane Arzalluzek 1'55''11-ko denbora nahiko izan zuen 2. postua eskuratzeko. Eta azkenik Leire eta Ainhoa Martin ahizpek 1. eta 2. postua lortu zituzten hurrenez hurren 2'40''65 eta 2'48''52-ko denborekin.

Honekin amaiera bikaina eman zitzaion txapelketa eder bati, eguneroko lanak bere fruituak ematen dituenaren lasaitasunarekin.
AUPA ZUEK!! AUPA EKIPO!! BURUNPOWER!!

ARGAZKIAK | FOTOS

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS