BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/05/16

26es NAUTIQUES DE TARBES

8 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 2 ERREKOR BERRI EKARRI DITUZTE GURE NESKEK TARBESetik

Pasa den asteburu hontan Irati Arzalluz, Nahia Jie Villamediana eta Janire Berasarte Tarbes-en izan dira "26es Nautiques de Tarbes" lehiaketan Gipuzkoako Selekzioarekin parte hartzen. Bertan benetan txukun aritu dira hirurak, igri egindako proba guztietan marka pertsonalak egitea lortuz eta tartean taldeko adineko bi errekor berri ezarriz.

Arg.: Gipuzkoako Igeriketa Federazioa

Nahia Jie Villamediana 50, 100 eta 200 bizkar probetan aritu zen. 100ekoan 1:14,00rekin finalean izan zen eta bertan marka berbera eginez 4garren izan zen. 50 metroko proban ere finalean izan zen eta 34,66 denborarekin 5garren sailkatu zen. 200 metrokoan, 9garren izan zen 2:39,45eko marka pertsonalarekin.

Irati Arzalluz estilo libreko 50, 100 eta 200 metrokoetan aritu zen. 50 metrokoan 30,35 markarekin ESpainiako gutzienekotik oso hurbil geratu zen. 100 metrokoan finalean izan zen eta bertan 1:04,57 eginez 6garren izan zen. 200 metrokoan 2:23,94ko marka bikaina egin zuen, hau ere, Espainiakao Txapelketako gutxienekotik oso hurbil.

Janire Berasarte bi probatan aritu zen: 400 eta 800 librean. Bietan marka pertsonalak egitea lortu zuen eta taldeko 16 urteko errekor berriak ezartzea ere bai. 400 metrokoan 5:15,29 egin zuen Janirek eta 800 metrokoan aldiz, 10:43,18.

Aupa neskak! Zorionak eta animoak lanean jarraitzeko!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS