BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/05/31

EUSKADIKO XXXV ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK

3 URRE, 5 ZILAR eta 2 BRONTZE, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BERRI BAT eta TALDEKO 6 ERREKOR BERRI Bilbon ospatutako XXXV Eskolarteko Kirol Jokoetan

Pasa den larunbatean taldeko Lander Sorozabal, Ainhoa Martin, Leire Martin, Paula Sevillano, Unai G. Somovilla, Iñaki Arregi, Aintzane Sarobe, Joane Arzalluz, Ane Artola, Paula Cebriá eta Unai Rodriguez Artxandako igerilekuan izan ziren Gipuzkoako Selekzioarekin Euskadiko XXXV Eskolarteko Txapelketan parte hartzen.

Bertan bikain aritu ziren gure taldekideak eta marka gehienen hobekuntza eta domina ugari ekarri zituzten Eskolarteko Kirol Jokoetatik.

Urreak Paula Sevillano-ren eta Ainhoa Martin-en eskutik etorri ziren. Paula 800 eta 400 libreetan aritu zen eta urduritasunaren ondorioz bi probetan distantzia ondo neurtu ez bazuen ere, benetan bikain aritu zen. 400 librean, 50 metro lehenago geratu eta ezin izan zuen bere marka hobetu. 800ean 10:04,70 egin zuen, aurreko asteetako marka 8 segundutan hobetuz eta Espainiako Txapelketarako gutxienekotik 4 segundura geratuz. Bi probetan lehen postan izan zen Paula eta beraz, bi urre eskuratu zituen. Ainhoa Martin-ek urrea 400 estiloak proban lortu zuen, 5:31,98 markarekin orain bi asteko marka 4 segundu gehiagotan jaitsiz.

Zilarrak Ainhoak berak eta bere ahizpak Leirek eskuratu zituzten. Ainhoak bere bigarren proban, 200 estiloetan, lortu zuen zilarra 2:38,10 eginez eta Espainiako gutxienekotik 70 ehunekotara geratuz. Leirek aldiz tximeleta erako 100 eta 200 metroetan eskuratu zituen zilarrak. 100ekoan 1:14,51 egin zuen eta 200ekoan aldiz 2:39,89 aurreko marka 6 segundutan hobetuz. Azken proba hontan, Leire-k Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat eskuratu zuen.

Brontzea Lander Sorozabal-ek 1500 librean lortu zuen 19:38,93 ko marka eginez. lander bera, 200 tximeletan 4garren izan zen. 4garren postuan ere Unai G. Somovilla izan zen (txapelketa hontan adinez txikiena) 100 bular proban 1:19,99 markarekin.

Unai G. Somovilla bera eta Leire Martin errelebuetan ere aritu ziren, Leire 4x100 libre eta 4x100 estiloetan eta Unai G. gizonezkoen 4x100 librean.  4x100 librean Leirek brontzea eskuratu zuen eta Unai G. Somovilla-k zilarra. 4x100 estiloetan, bizkar erako zatia eginez, Leirek zilarra ere eskuratu zuen.

Aukera gutxiago zituzten 2004ko neskak eta 2003ko mutilak ere bikain aritu ziren eta datorren denboraldian, aurtengoan euren taldekideak bezain ondo aritzea espero dugu.

Txapelketa bikaina eta egun bikaina beraz. Gure taldekideek lehiketa bikaina egiteaz gain egun eder eta ziragarri bat pasatzeko aukera izan zuten eta ikaragarri gustura itzuli ziren etxera. Azken lehiaketa Lasarteko XXVII Sarian izango dute batzuk, Alebin mailako Euskal Herriko Txapelketan besteek eta, oraingoz, Leire eta Ainhoa Martinek Espainiako Alebin mailako Txapelketa prestatzeko entrenatzen jarraitu beharko dute. Zorionak denoi eta animo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS