BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/05/24

IX RICHARD ORIBE SARIA

HIRUGARREN POSTU BAT, 13 MARKA PETSONAL, TALDEKO5 ERREKOR BERRI eta ERRELEBUETAKO 2 MARKA BERRI ANOETAN
  • Itsaso Tolosa hirugarren izan zen absolutu mailako sailkapen orokorrean.

Pasa den larunbatean taldeko infantil, junior eta absolutu batzuk anoetako Paco Yoldi igerileku luzean izan ziren IX. Richard Oribe Sarian parte hartzen.
Udarako txapelketa nagusetarako prestakuntza betean gauden hontan lehiaketan aritu ziren taldekideak momentuari begira txukun aritu zirela esan beharra daukagu eta beraz, gustura atera ginen.

Txapelketak, izena ematen dion Richard Oribe igerilariak goi mailako lehiaketari agur esateko ere balio izan zuen eta alde hunkigarria ere izan zuen.


Gure taldetik 11 igerilari aritu ziren eta guztien artean 13 marka pertsonal, taldeko 5 errekor berri eta erreleboetako 2 marka berri ezartzea lortu zuten.

Marka pertsonalen artean Irati Arzalluz-ek 800 libreko marka 10:40,55ean utzi zuen eta pasean 400ekoa 5:15,33an. Bi hauek 14 urteko taldeko errekor berriak dira. 50 tximletako marka berria 32,10ean utzi zuen, 14 urteko errekor berri bat ipiniz. Nahia Jie Villamediana-k 200 estiloetak marka pertsonal berri bat lortu zuen 2:41,67 eginez eta 15 urteko errekor berri bat ezarriz. Janire Berasarteko 2:55,66an utzi zuen bere 200 estiloak probako marka berria eta, neskekin amaituz, Leire Carcedo-k 3:07,81ean utzi zuen bere 200 estiloetako marka berria.

Mutiletan, Jon Ibargoyen-ek 400 libreko marka pertsonala 5:00,85ean utzi zuen eta 50 tximeletakoa berriz 32,51an. Proba berdinetan, Beñat Alkortak, 5:18,64an eta 32,39an uzti zituen bere marka berriak. Azkenik, Xabier Alonso-k, 400 libre proban 5:07,52 marka pertsonal berria ezartzea lortu zuen.


Errelebuko markei dagokionez, Itsaso Tolosa-k, Irati Arzalluz-ek, Nahia Jie Villamediana-k eta Janire Berasarte-k 4x50 libre eta 4x50 lau estiloetako taldeko marka berriak ezarri zituzten. 4x50 estilo librekoan 2:00,76an utzi zuten absolutu mailako marka berria eta 4x50 lau estilokoetan berriz 2:20,18an.

Itsaso Tolosak, 50 tximeletan eta 100 bizkar probetan egindako markei esker, absolutu mailan, sailkapen orokorreko hirugarren potua eskurau zuen.


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS