BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/06/07

GIF 2 eta UDABERRIKO LIGA 3

IÑIGO IBARBURU TXAPELDUN ETA MIKEL ESNAL 3garren GIF 2 SARIAN, 11 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 2 ERREKOR BERRI larunbateko lehiaketetan

Pasa den larunbatean gure taldekideak lehiaketara itzuli ziren. Batzuk goizez Anoetan izan ziren, igerileku luzean ospatzen zen GIF 2 Sarian parte hartzen. Beste batzuk aldiz, arratsaldez, Hernanin izan ziren, Udaberriko Ligako 3. jardunaldian parte hartzen. Guztiek, berriro ere euren probetan txukun aritu ziren.

GIF 2 SARIA
Larunbat goizeko lehiaketan 11 taldekide aritu ziren: Mikel Esnal, Iñigo Ibarburu, Haitz Mitxelena, Itsaso Tolosa, Nahia Jie Villamediana, Nora Irazusta, Leire Carcedo, Jon Ibargoyen, Xabier Alonso, Beñat Alkorta eta Irati Arzalluz. Goiz txukuna burutu zuten igerilariek parte hartutatko probetan. Igerilari hauen artetik iritsi ziren eguneko marka eta taldeko errekor berriak.


Iñigo Ibarburuk. markarik hobetzea lortu ez bazuen ere, 100 tximeletan eta 50 libre probatan eginiko markei esker, GIF 2 Sariko Txapeldun izatea lortu zuen, forma betean ez egon arren maila altuko igerilaria dela erakutsiz. Modu berean, Mikel Esnalek ere, hirugarren postua eskuratu zuen 50 libre eta 200 librean eginiko markei esker. Biek sari bana jaso zuten.


Itsaso Tolosak 50 libreko marka nabarmen hobetze lortu zuen, krono berria 29,87an utziaz. Itsaso, marka honekin eta 200 bizkar probako markarekin 4garren izan zen sailkapen orokorrean.

Irati Arzalluz ere 4garren izan zen infantil kategorian. 50 librean Itsasoren aurretik helmugaratu zen 29,85eko marka pertsonala eginez (Espainiako gutxienekotik 5 ehunekotara bakarrik). 200 librean 2:25eko marka txukuna egin zuen.

Nahia Jie Villamedianak 200 libreko marka hobetzea lortu zuen, krono berria 2:27,23an utziz. Neskekin amaituz, Janire Berasarte-k bere 50 ireko marka pertsonala hobetzea ere lortu zuen, kronoa 31,56an geratuz.

Mutiletan, Jon Ibargoyen-ek 50 libre (28,61) eta 200 libreko markak hautsi zituen (2:18,50) eta baita Xaier Alonso-k ere ere (30,37 eta 2:22,01). Beñat Alkorta-k 50 libreko marka hobetzea lortu zuen (29,36).

Proben tartean bi errelebu izan genituen eta gureak, errelbu horietan, onenen artean aritu ziren. Hala ere, esanguratsuena, neskek eginiko errelebuko markak izan ziren. Izan ere, aurreko lehiaketan 4x50 metroko errelebuekin egin bezela, oraingoan 4x100 libre eta 4x100 estiloetako taldeko marka berriak ezartzea lortu zuten Itsaso Tolosa-k, Irati Arzalluz-ek, Nahia Jie Villamediana-k eta Janire Berasarte-k. 4x100 estilo libreko errelebuko marka berria 4:32,70ean utzi zuten, aurrekoa 5 segundutan hobetuz eta 4x100 estiloak errelebukoa berriz 5:06,80an, aurrekoa 11 segundutan hobetuz.

UDABERRIKO LIGA 3
Hernanin aldiz Unai Irigoras, Ane Otegi, Ibane Otaegi, Jon del Rio eta Maria Garasa aritu ziren. Goizekoak ez bezela, 5 taldekide hauek 25 metroko igerilekuan aritu ziren eta marka pertsonalik lortu ez bazuten ere, txukun aritu ziren euren probetan.
Jardunaldi honekin Udaberriko Ligari amaiera eman zioten igerilari hauek eta orain gainontzekoeko taldekideekin batera falta diren lehiaketetan izango dira. Epe laburrera Andoainen larunbat honetan ospatuko den 2. Erronka izango dute taldekide guztiek eta hortik aurrera Gipuzkoako Udarako Txapelketan edo Udarako Sarian izango dira ahlik eta onena ematen.
AUPA EKIPO!!! BURUNPOWER!!







ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS