BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/06/24

XLVI. SAN JUAN SARIA

BI ESPAINIAKO MARKA BERRI eta MARKA PERTSONAL UGARI TOLOSAKO SAN JUAN SARIAN

Atzo arratsaldean gure Euskal Herriko Txapelketak dituzten gure taldeko alebin, infantil, junior eta absolutuak Tolosan izan ziren San Juan Sarian parte hartzen. Bertan gogotsu aritu iren gure igerilariak, asteburu hau edo hurrengoaren atarian, lehiaketarako ahalik eta punturik onena hartu nahian.

Kategoria asko izan arren eta zenbait serieetan txikientzat igeri egitea konplikatua zen arren, guztiak bikain aritu ziren euren probatan. Gauzak horrela zenbait emaitza garrantzitsu lortu zituzten.



Alde batetik, alebinetan Unai G. Somovilla-k Alebin mailako Espainiako Txapelketarako gutxienekoa eskuratu zuen 100 bular proban kronoa 1:16,49an geratuz. Sekulako lasterketa egin zuen Unaiek eta ondo merezitako emaitza lortu zuen. Ainhoa eta Leire Martin-ekin batera Madrilen izango da Unai. Igeri egin zuen bigarren proban, 100 librean, ozta-ozta ez zuen gutxieneko berri bat lortu, 1:01,71rekin 30 ehuneko eskasera geratuz. Bi probetan, taldeko 13 urteko errekor berriak ezarri zituen Unaiek.
Gainontzeko alebinak ere bikain aritu ziren euren markak hobetuz eta taldeko marka berriaz ezarriz. Leire Martin-ek 13 uteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen 100 librean (1:04,84).

Infantiletan, Irati Arzalluz-ek 50 librean Espainiako Infantil mailako gutxienekoa lortu zuen 28,97 markarekin. Hala ere, kategoria hontan, 50 metrokoaz gain beste proba batean ere behar duenez, txapelketara joateko beste gutxieneko bat lortu zain egon beharko du. Posibleena 100 librean dauka. Atzooan bertan proba hontako marka berriro ere hobetzea lortu zuen 1:03,61 eginez, baina oraindik segundu erdira geratuz.

Haundiei dagokionez, marka pertsonalik ez baina asteburuari begira oso gustura. Mikel Esnalek 23,80 egin zuen 50 librean, Iñigo Iarburuk 57,16 100 tximeletan eta 25,60 50 tximeletan eta Itsaso Tolosak 1:06,51 bizkar erako 100ean eta 2:23,01 200ekoan. Guztiak marka onenetatik gertu eta asteburuan zer gertatuko denaren zain irrikaz egoteko moduko emaitzak.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS