BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/06/21

UDARAKO INFANTIL, JUNIOR ETA ANSOLUTUEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA

ABSOLUTU MAILAN IÑIGO IBARBURU 3garren eta TALDEKA MUTILAK ERE 3garren, INFANTILETAN BI DOMINA, 14 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO ERREKOR BERRI BAT Azpeitin
  • Infantil mailako dominak Irati Arzalluz eta Nahia Jie Villamedianaren eskutik etorri ziren

Pasa den asteburuan, gure taldeko infantil, junior eta absolutuak izan ziren lehian Azpeitin, Gipuzkoako Udarako Txapelketan parte hartzen. Bertan 13 taldekide izan genituen, batzuk udarako euren azken lehiaketan lehiatzen eta beste batzuk aldiz Euskal Herrikoari begira probei neurria hartzen.


Guztira 14 marka pertsonal erdietsi zituzten gure igerilariek eta taldeko errekor berri bat ezartzea ere lortu zuten.

Infantilen Dominak
infantil mailako bi dominak Irati Arzalluz eta Nahia Jie Villamedianaren eskutik etorri ziren. Iratik brontzea eskuratu zuen 50 libre proban, kronoa gerora hobetuko zuen 29,66an geratuz eta arka pertsonala eginez.. Nahia Jie Vilamediana-k aldiz 200 estiloetan lortu zuen domina, brontzezkoa hau ere, kronoa 2:35,05ean geratuz.



Marka Pertsonalak
Marka pertsonal ugari lortu zituzten gure igerilariek: Irati Arzalluz-ek igeri egindako guztia hobetzea lortu zuen 50 libreko marka 29,54an utziz, 100 librekoa 1:03,93an, 200 librekoa 2:19,66an eta 400 librekoa 4:59,63an utziz. Iratiren azken marka hau taldeko 14 urteko errekor berria da.
Nora Irazustak 200 estiloak probako marka berria lortu zuen 2:50,63 eginez eta ANhia Jie Villamedianak berriz 100 libreko marka hobetzea lortu zuen (1:04,14).
Jon Ibargoyen-ek 50 eta 400 libreko markak (27,79 eta 4:43,86) eta 100 bizkar probakoa (1:12,20) hobetzea lortu zuen. Beñat Alkortak 100 librekoa (1:02,28) eta 50 tximeleta probakoa (31,18) eta Xabi Alonso-k 50 librekoa (30,18).

Marka pertsonal esanguratsuena Haitz Mitxelenaren eskutik etorri zen 400 estiloak proban. Haitzek 4:59,65eko marka bikaina eskuratu zuen, bere aurreko marka 10 segundutan hobetuz eta distantzia horretako probei begira egindako entrenamendu onak azaleratuz. 200 tximeletan ere bere onenean aritu zen 2:09,51an igeri eginaz eta erabat nagusi izanik.




Junior Absolutuen Sailkapena eta Taldekako Sailkapena
Bi kategoria hauetan doinarik banatzen ez denez, igeri egindako probetan lortutako puntuazioaren baturaz egiten da gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena. Zentzu hontan Iñigo Ibarburu 3garren izan zen absolutu mailan igeri egindako 1500 libre, 50 tximeleta, 100 libre eta 50 libre probei esker. Forma betean ez dagoen arren bere maila altua ukaezina dela erakutsiz. 

Taldekako Sailkapenean, gure mutilek 3garren postua eskuratzea lortu zuten Bidasoa eta Tolosaldearen atzetik sailkatuz. Neskak aldiz 6garren izan ziren eta taldea osotara 5garren. Sailkapen bikainak hauek, batez ere gure igerilari koprurua besteekin alderatuta txikiagoa dela jakinik,

GIPUZKOAKO UDARAKO SARIA
Aldi berean larunbatean, Legazpian, Ane Otaegi eta Ibane Otegi taldekideak Gipuzkoako Udarako Sarian aritu ziren. Biak goizeko jardunaldian aritu ziren bakarrik eta biak 100 estiloak proban.

Ane 1:29,60 markarekin txapeldun izan zen eta Ibane berriz 3garren 1:33,59 eginez.


Aste hontan bertan bi zita garrantzitsu ditugu: ostegunean, entrenatzen jarraitzen duten alebin, infantil, junior eta absolutuak Tolosan izango dira San Juan Sarian parte hartzen eta asteburuan berriz alebin eta infantil batzuk eta junior eta absolutuak Gasteizen izango dira, Euskal Herriko Udarako Txapelketan parte hartzen. Bertan, Nahia Zudaire ere izango da Kirol Egokitukoan parte hartzen.

Gasteizeko asteburuko lehiaketa zuzenean jarraitzeko modua izango da eta horretarako, ahal denean gure webgunean txertatuko dugu. Oraingoz promoa uzten dizuegu hemen. Aupa Ekipo!! Burunpower!!




ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS