BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/07/05

INFANTILEN UDARAKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

URRE 1, ZILAR 1 eta BRONTZE 1, 7 MARKA PETSONAL, TALDEKO 3 ERREKOR BERRI eta ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO SAILKAPEN BERRI BAT Irunen


Joan den asteburu hontan Nahia Jie Villamediana eta Irati Arzalluz Irunen izan dira infantil mailako Euskal Herriko Txapelketan parte hartzen. Bertan bikain aritu dira gure gaztetxoak eta emaitza bikainak lortu dituzte.

Irati Arzalluz-ek 50, 100, 200 eta 400 librean hartu zuen parte eta lau probatan bikain lehiatu zen. 50 metrokoan izan ezik beste hiruretan marka prtsonal berriak lortu zituen Iratik; 400 librean 4:55,95ean utzi zuen kronoa aurreko marka 4 segundutan hobetuz. 200ekoan 2:18,18 egin zuen eta 100ekoan berriz 1:03,07, Espainiako Txapelketan parte hartzeko eskubidea ematen zion marka pertsonal berria eginez. 50 librean marka hobetu ez bazuen ere, egindako 29,33arekin aurretik eskuz neurtutako gutxienekoa berretsi zuen Iratik. Gauzak honela, Iratik entrenatzen jarraituko du hilaren 27tik 31ra bitartean Malagan ospatuko den Infantil mailako Espainiako Txapelketan burutuko dituen 50 eta 100 libre probak prestatzen.

Nahia Jie Villamedianak ere bikain aritu zen egindako lau probatik hirutan podiumean egotea lortuz. 200 bizkar proban nagusi izan zen kronoa 2:28,47an geratuz eta aurreko marka bi segundutan hobetuz. 200 estiloak prban txapeldunorde izan zen 2:33,00 markarekin. Marka hau taldeko absolutu mailako errekor berria da. 100 bizkar proban, marka hobetzea lortu ez bazuen ere, 1:10,85ekin brontzea eskuratu NahiaJiek eta 50 librean 29,60rekin marka petsonal berri bat lortu zuen.

Zorionak neskak!! Burunpower!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS