BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/08/01

46. GETARIA-ZARAUTZ ITSAS ZEHARKALDIA

EMAKUMEZKO INFANTILETAN PODIUM OSOA eta NAGUSIETAN TXUKUN

  • Absolutu mailan Iñigo Ibarburu 11garren izan zen.


Igandean Getaria-Zarautz Itsas Lasterketaren 46. edizioa ospatu zen. Bertan hainbat taldekide izan ziren lehian itsasoan ahalik eta onena ematen. Emaitza onenak emakumezkoen infantil kategorian etorri ziren nahiz eta guztiek lasterketa honen izaera herrikoi eta zirraragarriaz gozatzeko aukera izan zuten.

Infantil mailan Leire Martín, Paula Sevillano eta Ainhoa Martín Txapeldun, Txapeldunorde eta hirugarren izan ziren buruz-buru. Hirurek lasterketa bikaina egin zuten eta horrek podiumean egoteko aukera eman zien hirurei. 800 metroak Leire-k 11 minutu37segundutan burutu zituen, Paula-k 12 minutu eta 35 segundutan eta Ainhoak 12 minutu eta 48an. Txikiagoak direnez, podiumean egon ez baziren ere, Joane Arzalluz eta Nora Imaz (bere lehen aldian) ere bikain aritu ziren. Joane-k 14 minutu eta 26 segundu behar izan zituen 19garren sailkatzeko eta Nora-k berriz distantzia 17 minutu eta 10 segundutan osatu zuen. Zorionak denoi!!

Proba luzean berriz, 2850 metroetan, abolutu mailan Iñigo Ibarburu 11garren izan zen 34 minutu eta 46 segundutan distantzia osatuz. Joel Lopez andoaindarra 74garren izan zen 43 minutu eta 01 segundurekin. Mikel Arteaga andoaindarrak ere 45 minutu eta 48 segundu behar izan zituen eta Enaitz Ibarburu-k 46 minutu eta 45 segundu behar izan zituen. Master 1 kategorian, Igor Amantegik distantzia 46 minutu eta 35 segundutan osatu zuen.

Eguraldi txarra izan bazen ere, gure igerilariek egun berezi honetaz gozatzeko aukera izan zuten beste behin ere eta beraz, gu ere gustura beraiek egindako lanarekin. Aupa Zuek!! BPWR!!  


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS