BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/09/14

KONTXAKO ZEHARKALDIAREN 73. EDIZIOA

12 TALDEKIDE LEHIAN eta BI PODIUM UR IREKIEN GIPUZKOAKO LIGAKO AZKEN PROBAN
  • Leire Martin txapeldunorde izan zen eta Unai G. Somovilla hirugarren.

Pasa den larunbatean Donostiako Nautiko paretik abiatuta, Kontxako Itsas Zeharkaldiaren 73garren edizioa ospatu zen. Bertan, beste behin ere zenbait taldekide aritu ziren parte hartzen eta beste behin ere, guztiak bikain aritu ziren, ur zehalkaldien ligako egutegiko azken proba honetan.

Infantil kategoran 740 metroko distantziari egin behar izan zioten aurre gure taldeko gaztetxoek. Proba laburrean honako emakumezkoak aritu ziren, helmugaratze postuaren arabera, hurrenez hurren: Leire Matin, Ainhoa Martin, Irati Arzalluz, Joane Arzalluz, Nerea Santos, Aintzane Sarobe, Nahia Zudaire eta Sara Cabello. Hauetako batzuentzat itsasoan igeri egiten zuten lehen aldia izan zen, horrek dakarren zirrara bereziarekin. Gizonezkoetan Unai G. Somovilla aritu zen bakarrik.

Infantil kategorian, gure igerilarietako bik podiumean egotea lortu zuten: Leire Martin txapeldunorde izan zen, distantzia 6 minutu eta 30 segundutan osatuz, txapelduna baino segundu bakar bat geroago. Gizonezkoetan, Unai G. Somovilla hirugarren sailkatu zen 6 minutu eta 32 segundurekin, aurrekoengandik 2 eta 5 segundura bakarrik. Zorionak bioi!!

Nagusiei dagokionez, 2220 metroko distantzian 3 gizonezko aritu ziren. Master 1 kategorian Igor Amantegik distantzia 38 minutu eta 48 segundutan osatzea lortu zuen eta senior kategorian berriz, bi andoaindar izan genituen: Joel Martin 35 minutu eta 19 segundurein eta Mikel Arteaga 38 minutu eta 42 segundurekin. Zorionak denoi!!

Udarako ur irekietako liga amaituta, masterrak urriaren 3an berriro ere entrenamenduetara itzuliko dira.

ARGAZKIAK | FOTOS





ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS