KZL/TEST 1. JARDUNALDIA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2016(e)ko azaroakren 8(a), asteartea

KZL/TEST 1. JARDUNALDIA

Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/Ligari hasira eman zioten lehen jardunaldiarekin. Lehen jardunaldi hau Tolosako Usabalgo kiroldegian ospatu zen eta bertan adin tarte honetako 29 haur aritu ziren.

Egoera bereziena 2008koentzat izan zen. Beraientzat lehenengo txapelketa eguna izan zen eta urduritasunak medio, egin beharrekoa benetan primeran burutzen jakin izan zuten.

2008ko haurrek 50 bizkar proba izan zuten eta 2007koekin batera 6x25 libre errelebu mistoan parte hartzeko aukera ere izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri eginez eta bizkar estiloko arautegia ondo betez aritu ziren guztiak eta beraz, primeran.

Adin tarte berean, 2007koek aipatutako 6x25 errelebu mistoan aritu ziren eta banakako proba bezela 100 bizkar proba izan zuten. Hauek ere primeran aritu ziren.

2006ko neska mutilek 50 bular eta 100 bizkar probak izan zituzten eta 2005eko mutilek aldiz 50 bular eta 200 bizkar probak. Azken bi adin tarte hauen artean gizonezkoen zein emakumezkoen 4x50 libre errelebua izan zuten.

Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diegun arloak eta zentzu horretan gustura atera ginen gure txikienek egindako lanarekin. 

Horretaz gain, urduri egon ziren arren, gzutiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, taldekideak animatuz eta euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz. Aupa Buruntxikiak!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here