BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/11/02

KRONIKA | CRÓNICA: NEGUKO LIGAKO 1. JARDUNALDIA

35 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 2 ERREKOR BERRI eta ERRELEBUETAKO MARKA BERRI BAT LASARTEN OSPATUTAKO NEGUKO LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN

Pasa den larunbatean taldeko igerilariak etxean izan ziren lehian, denboraldiko eta Neguko Ligako 1. jardunaldian parte hartzen.

Jardunaldia Lasarteko igerilekuan ospatu zen gure taldeak antolatuta eta bertan gure taldeko 23 igerilari aritu ziren.



Taldekideek orokorrean 35 marka pertsonal berri erdietsi zituzten eta denboraldiko momentua kontuan izanik balantze polita da hori. Horretaz gain, taldeko bi errekor berri ezarri zituen Lander Sorozabal-ek. Bata 1500 metro estilo librean, 14 urteko errekor berria 19:30,31n utzitz et abestea 200 metro bizkar estiloko proban, errekor berria 2:33,19an utzita.

Lander-ek erdietsitako errekor berriez gain, infantil kategorian, 4x200 libreko neskek taldeko errelebuko marka berria ia minutu batean hobetzea lortu zuten, errelbua 9:38,48an amaituz eta absolutu mailako taldeko marka ere hobetuz. Errelebuko partaideak Leire Martin, Irati Arzalluz, Ainhoa Martin eta Paula Sevillano izan ziren. Benetan errelebu ederra.



Nagusiei dagokionez, Mikel Esnalek 100 tximeletan marka pertsonala egitea lortu zuen kronoa 1:02,75ean geratuz eta gauza bera lortu zuen Iñigo Ibarburuk 50 bulan proban ere 33,88ko marka eginez. Naiara Lizaso-k ere 50 bular probako marka petsonala egin zuen (40,90) eta baita Unai Irigoras-ek 100 librean ere (1:01,78). 200 bizkar proban Haitz Mitxelenak 2:35,26an uzti zuen bere marka pertsonala eta Jon IBargoyen-ek 1:12,06an 100 tximeletakoa. Beñat Alkortak 50 bular probako marka hobetzea lortu zuen 38,32 eginez. Azkenik, Iñaki Arregik 1:10,70 markarekin, 100 libreko marka pertsonala egitea lortu zuen.


Infantil gehienek 200 estiloak proba burutu zuten bigarren froga batez gain. Jardunaldi hontan froga hori geneukan helburu nagusi bezela adin tarte honentzat eta erreferentzia hori gogoan hartuta, gure igerilariak fin ibili zirela esan behar dugu. 

Junior eta absolutuetan gure igerilariak lehen sentsazioak hartzen aritu ziren eta ez ziren batere gaizki aritu. Denboraldi haserako erritmo falta nabaria duten arren euren frogetan nagusi izan ziren Iñigo Ibarburu, Itsaso Tolosa, Mikel Esnal eta Haitz Mitxelena eta atzetik datozenak ere gogor aritu ziren.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS