BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2016/12/21

KRONIKA | CRÓNICA: IX SAN ESTEBAN SARIA

Pasa den abenduaren 17an benjamin eta alebinek Gabonetako XI San Esteban Sarian parte hartu zuten Oiartzungo igerilekuan. Lehen txandan 2008-2009 urteko benjaminek parte hartu zuten, eta bigarren txandan 2006-2003 adin tarteetako neska-mutilek.

Egitarauari dagokionez 2008-2009 urteko neska-mutilek 50 metroko proba bat egin  behar izan zuen, igeriketako lau estiloetako batean.


Urteko lehen Saria izanik eta garaikurrak jokoan egonik oso urduri zeuden denak, lan txukuna egin eta etxera domina edo garaikur bat eraman ahal izateko, Igeriketari dagokionez, denak txukun aritu ziren, arauak ondo betez eta txapelketaz txapelketa daramagun hobekuntzari eusten.

Emaitzen inguruan, gure zeinbat igerilarik lehen postuan izan ziren, hala nola, Miren Sarobe, Alba Escribano,  Gorka Mayoral, Aitor Eizaguirre, Unax Sanchez, Nahia Goenaga, Nahia Peruarena, Maddi Ipinza, Intza Elizasu, Aitor Santos, Clara Morales, Hodei Barcina, Ane Imaz eta Nahia Ipinza.

Beraien txanda bukatuta denek oparitxoa jaso eta gustura joan ziren etxeruntz ondo egindako lanaren lasaitasunaz.

Bigarren txandako igerilariei txanda izan zen ondoren, 2006-2003 adin tartekoek, lau estiloetako bat aukeratu behar izan zuten baita ere, baina, hauen kasuan,  100 metroko distantzian.


 Hauek ere urduri eta gogotsu ekin zioten txapelketari, dominak eta garaikurrak ez baitira txapleketa guztietan jokoan egoten. Gure aldetik denboren eta teknikaren hobekuntzan zentratu ginen, hori baita etorkizunerako balioko digun lana.

Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilrietako asko aurrean izan ziren, akatsak akats, gauzak ondo egiten ere badakitela eta maila polita dutela erakutsiz.

  • Eneko Elizasuk 3. postua lortu zuen tximeleta estiloko proban. 
  • Bizkar estiloari dagokionez, Gorka Gutierrez eta Julen Azpirozek 1. eta 2. postuak lortu zituzten 12. urtekoen artean eta Iker Gorostegik 3. postua 11 urtekoen artean. Nesketan aldiz Irati Morenok 2. postua lortu zuen proba berdinean eta 11 urteko adinekoen artean. 13 urtekoen artean Iker Felipek eta Unax Goenagak mutiletan eta Aintzane Sarobek nesketan lortu zituzten lehen postuak. 
  • Bular estiloan Aitor Ariztegik eta Jon Pelayok 2. postua lortu zuten beraien adin tarteetan, Izaro Audikanak 3. postua eta Unai Somovillak 1. postua 14 urtekoen artean.  Oier Morenok aldiz 2. postua 13 urteko adinean, Nesken 12 urteko adinean berriz Naia Muruak 2. postua lortu zuen eta Udane Azkaraten 3. postua. 
  • Amaitzeko, estilo librean, Noel Condek eta Unai Barcinak lehen 2 postuak eskuratu zituzten 12 urteko adinean, Iker Gandiak 1. postua 11 urteko adinean, Saioa Elola eta Garazi Etxeberriak 1. eta 2. postuak hurrenez hurren, Aimar Sukunzak 3. postua 14 urtekoen artean eta Nerea Santosek 13 urteko nesken artean 3 postua lortu zuen.


Domina eta garaikurrez gain, guztiek lortutako puntuazioari esker gure taldeak ere sailkapen orokorreko 2garren postuan amaitzea lortu zuen horren adierazgarri zen garaikurra ere jasoz eta podiumeko bigarren koxkara denak batera igoaz ospatuz.



Orokorrean gure haurrak oso gustura atera ziren lehiaketatik, guztiek benetan txukun lehiatu zuten eta hasiberriek euren lehen esperientzia izan zuten, pixkanaka pixkanaka lehiaketa egoerara hurbilduz.
Aupa Ekipo! Burunpower!

ARGAZKIAK | FOTOS (Javier Somovilla)


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS