BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/01/17

KRONIKA: KZL/TEST 2. JARDUNALDIA eta ALEBINEN LIGAKO 4. JARDUNALDIA | CRÓNICA: 2ª JORNADA LED/TEST y 4ª JORNADA LIGA ALEVIN

46 HAUR ZIREN AURREKO LARUNBATEAN TOLOSAKO USABAL KIROLDEGIAN EUREN LIGAKO/TEST JARDUNALDIETAN PARTE HARTZEN

  • Guztiak bikain aritu ziren! Aupa Zuek!!


KZL 2. JARDUNALDIA eta 2. TEST JARDUNALDIA

Pasa den larunbatean benjaminek Kirol Zehaztasun Ligako 2. jardunaldian eta 2. Test Jardunaldian parte hartu zuten gure igerilariek. Igeriketa saio hau Tolosako Usabal-go igerilekuan egin zen, 
Benjaminen kasuan, 2007-2008ko igerilariek parte hartu zuten lehenik eta 2005-2006-ko igerilariak ondoren.


Egitarauari zegokionez 2007-2008 urteko neska-mutilek 50 metro egin  behar izan zituzten estilo librean, 2006ko neskek eta 2005-2006-ko mutilek aldiz, 50 metro bizkar estiloan eta 100 edo 200 metro estilo librean.
           
Eguberrien ondorengo lehen txapelketa honetan gure igerilariak gogotsu aritu ziren, Egitarauko probak denen gustukoak ziren eta gozatzeko moduakoak izanik, benetan gustura aritu ziren larunbat arratsaldez ospatutako jardunaldi honetan.

Txikienek euren ikaskuntzan aurrera egiten jaraitzen dutela erakutsi zuten, igeri egiteko modua zainduz eta biraketak bezelako atalak arretaz burutuz. Nagusienak ere brdin aritu ziren orokorrean, eta burututako bi probetan gauzak gero eta hobeto egiten dakitela erakutsi zuten, ez bakarrik igeri egiteko modua baizik eta biraketak eta urapikoak bezalako atalak zainduz.

Emaitzei dagokionez, 2007-2008-koen artean Hodei Barcina, Ane Imaz, Nahia Ipinza, Nahia Goenaga eta Miren Sarobe ikusi ahal izan genituen lehen postuetan. Hauek, eta gainontzeko taldekide guztiek, gogo haundiz eta teknikoki txukun burutu zituzten egin beharreko metro guztiak.

2006-ko nesken eta 2005-2006-ko mutilak ere bikain ziren. Saioa Elola, Noel Conde, Unai Barcina, June Lopez, Garazi Etxeberria eta Nerea Irazu euren sailkapeneko goikaldean amaitu zuten. 


Errelebuetan, txikiek 2. postua lortu zuten 6x25 metro bizkar estiloan, errelebu mistoa izanik neska eta mutilen arteko elkarlana ezinbestekoa izan zen postu hori lortzeko. Handienek aldiz, 4x50 metro tximeleta estiloko errelebua izan zuten, mutilak 3. postuan sailkatuz eta neskak 2. postuan.

ALEBINEN LIGAKO 4. JARDUNALDIA

Bigarren txanda batean alebinek egin zuten igeri. Kategoria honetan 2005-2004-ko neskak eta 2004-2003-ko mutilak aritu ziren. Guztiek tximeleta erako 100 metroetan eta bular estiloko 200 metroetan hartu zuten parte euen ligako jardunaldiko programaren barruan. Amaiera 4x100 bizkar errelbuak izan zituzten bai nesketan zein mutiletan.


Hauek ere urduri eta gogotsu ekin zioten jardunaldiari. Gabonetako entrenamenduen ondoren berriro ere martxa normala astea izan zen aurrekoa eta gauzak berriak lantzen hastekoa ere bai. Arlo horretan, denboraldiko bigarren zati honetan arreta jartzen ari garen urazpikoen gainean denak lan egiten ikusi genituen, euren estilo eta arlo taktikoak gero eta hobeto menperatzen dituztela ikusteaz gain.

Zaharrenei dagokionez, Unai Somovillak lehen postua lortu zuen 200 metro bular estiloan, Pello Ibargoyen-ek gertutik jarraituta laugarren postuan, Ane Imaz-ek bosgarren postua lortu zuen baita ere. 
Tximeleta erako 100 metroetan Unaiek lehen postua lortu zuen eta Pello-k hirugarrena. Nora Imazek bosgarren postua errepikatu zuen proba honetan. 
2004-ko nesken artean Aintzane Sarobek eta Ane Artolak laugarren eta bosgarren postuak lortu zituzten.

Errelebuei dagokionez, mutilak bigarren izan ziren. Nesken errelebua aldiz, ezin izan zen kiroldegiko arazo teknikoen ondorioz ospatu.

Bidean aurrera egiten jarraituko dugu. Denboraldiko bigarren zati honetan pixkanaka eduki berriak sartzen joango gara adin hauetan eta pixkanaka euren lanaren ematzak azaleratzen jarraitzea espero dugu. 
Aupa Zuek!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS