BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/01/30

KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 4. JARDUNALDIA | CRÓNICA: 4º JORNADA DE LIGA DE INVIERNO

INFANTIL MAILAKO ESPAINIAKO NEGUKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, TALDEKO 3 ERREKOR BERRI eta 14 MARKA PERTSONAL Bidebietan ospatutako Neguko Ligako azken jardunaldian

Pasa den larunbatean, taldeko 14 igerilari Donostiako Bidebieta kiroldegian izan zien Neguko Ligako laugarren eta azken jardunaldian parte hartzen. Gabonetako azken alditik lehiatu gabe zeuden eta gogoz ekin zioten jardunaldi honi. Gureak ohi bezela maila bikaina eman zuten eta jardunaldian zehar zenbait emaitza positibo lortu zituzten.


Jardunaldiari hasiera neskek eman zioten 800 librearekin. Proba honetan aritu ziren Nora Qian Villamediana, Leire Martin, Ainhoa Martin eta Paula Sevillano. Guztiak bikain aritu ziren. Leirek kronoa 9:31,07an geratu zuen, taldeko errekor berri bat ezarriz eta baita 400eko pasean ere 14 urteko marka berria ezarriz ere. Honetaz gain Neguko Infantil Mailako Txapelketarako gutxienko bat lortu zuen proba honetan, bere aurreko marka 6 segundutan hobetuta. Ainhoa Martin-ek 10:11,99 egin zuen aurreko marka 21 segundutan hobetuz eta Nora Qian-ek berriz 10:52,13, bere marka pertsonala 10 segunduan hobetuz. Pala Sevillanok 9:55 egin zuen baina irteeran txirrist egin eta behar baino lehenago uretara sartzeagatik deskalifikatua izan zen.

Ondorengo probetan ere zenbait marka berri lortu zituzten gure igerilariek. 50 librean Iñaki Arregi-k 32''81ean utzi zuen bere marka berria eta Jon del Rio-k berriz 30,81ean.100 bizkar proban Ainhoa Martin benetan txukun aritu zen lehendik zuen 1:21,09a 1:14,21ean utziz. 200 librean Nora Qian Villamediana-k 2:32,03an utzi zuen bere marka berria eta Jon del Rio-k berriz 2:32,57an. 100 estiloak proban, Paula Sevillano-k 1:19,53an utzi zuen bere marka berria.

Txapelketako azken proban, 200 bular proban, emaitza esanguratsuak iritsi ziren berriro ere. Alde batetik, Ainhoa MArtin-ek 2:59,32an geratu zuen kronoa, aurreko marka 9 segundutan hobetuta eta Leire Martin ahizpak berriz 2:50,83an, taldeko errekor berri bat ezarriz eta aurreko marka 9 segundutan hobetuz baita ere.

Neguko Liga amaituta, jada Gipuzkoa, Euskal Heria eta aurreraxeago Espainiako Txapelketetan pentsatzen jartzeko garaia da eta neguko prestakuntzari azken bultzada ematekoa ere bai. Horretan arituko dira gure igerilariak. 

Hurrengo zita garrantzitsuena Leire Martin-ek izango du, dtorren astean Euskadikoarekin Castellon-en izango baita 800 libre, 400 estiloak eta 200 bizkar probatan Erkidego Arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen. 
Egurra EKIPO!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS