BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/02/27

KRONIKA: EUSKAL HERRIKO NEGUKO TXAPELKETAK | CRONICA: CTOS DE EUSKAL HERRIA DE INVIERNO

MARKA PERTSONAL ETA DOMINA UGARI, ESPAINIAKO TXAPELKETATERAKO GUTXIENEKO BERRIAK eta TALDEKO ERREKOR BERRIAK Euskal Herriko Neguko Txapelketetan

Asteburu sendoa izan da hau lehiaketei dagokionez. Bi leku desberdinetan  Euskal Herriko Neguko hiru Txapelket aizan ditugu: infantil kategoriakoa Irungo "Azken Portu" igerilekuan eta, junior-absolutuena eta igeriketa egokitukoa Iruñako "Amaya Hirian".
Hiruretan bikain aritu dira gureak. Zorionak denoi!!

Junior eta Absolutuen Neguko Euskal Herriko Txapelketa Iruñan

Asteburuan zehar, baja batzuk tarteko, taldeko hiru igerilari aritu dira lehiaketa honetan: Itsaso Tolosa, Mikel Esnal eta Jon Ibargoyen. Azken honek 100 librean hartu zuen parte et abere aurreko igerileku luzeko marka 4 segundutan jasitea lortu zuen, kronoa 1:00,89an geratuz. Zorionak Jon!!


Mikel Esnal 50 libre, 100 libre, 50 bizkar eta 100 libre probatan aritu zen. Marka hobetzerik lortu ez bazuen (igerileku benetan zaila Mikelen adineko igerilari batentzat) txukun aritu zen bere probatan, nahiz eta zenbaitetan amaitzea kosta zitzaion. Burututako proba onena 50 tximeleta proba zian zen, kronoa 26,59an geratuz bere urteko marka onena erdietsiz eta bere marka pertsonaletik 11 ehunekotara geratuz. Estilo libreko 50ekoan eta tximeletakoan, Esnalek bosgarren postuan amaitu zuen.

Itsaso Tolosa 50, 100 eta 200 bizkar probatan aritu zen. Ziurrenik onena 50 bizakrrekoa izango litzateke amaieran plaka elektronikoa zuzenean ikutu balu. Hala ere, Itsasok ere rteko marka onena egin zuen proba honetan kronoa 32,45ean geratuz eta bere 32,06tik gertu. 100ekoan 1:10,05 egin zuen eta 200ean berriz, 2:28,46. Azken honetan Itsasok laugarren postuan amaitu zuen eta oso gutxigatik ez zen podiumean egon. 100ekoan zortzigarren izan zen eta 50ekoan berriz, zazpigarren.






Infantil Mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketa Azken Portun

Infatilak Irunen aritu ziren eta bai ikaragarri aritu ere! Emaizta bikainak lortu zituzten denek, zenbait domina eskuratuz eta marka pertsonal ugari lortuz. Alderdi negatiboa Paula Sevillano-k ipini zuen: larunbatean beroketa burutu bazuen ere, ondoezik aurkit zen gero eta, gaixo egoteagtaik ezin izan zuen txapelketa osoan parte hartu. Pena handia, izan ere, Espainiako Txapelketarako Neguko zein Udako gutxienekoren bat lortzeko moduan izango zela uste dugu. Animo Pauli! Gainontzean, Lander Sorozabal eta Xabier Alonso mutiletan eta, Leire Martin, Ainhoa Martin eta Nora Qian Villamediana bikain aritu ziren euren probatan.

Leire Martinek parte hartutako 400 librean, 200 bular proban eta 800 librean urreak eta Euskal Herriko Txapeldun tituluak nagusitasun osoz eta ekulako markak eginez irabazi zituen. 400 librean 4:32,40an geratu zuen kronoa, 200 bularrekoan 2:43,87an eta 800 librekoa sekulako 9:13,88an. Hiru marka hauetan Leirek Espainiako Neguko Txapelketako gutxienekoak erraz gainditu zituen eta lehendik bazituen beste gutxienko batzuekin batera, proba aukera zabala izatea lortu du Gijon-erako. Horretaz gain, igeri egindako 3 probatan taldeko absolutu mailako errekorrak lortu zituen, aurreko marka pertsonal guztiak birrintzeaz gain.

Ainhoa Martin ere podiumean izan zen. 200 bizkar proban urrea eskuratu zuen 400 estiloak proban berriz, zilarra. Bizkar estiloko prban Ainhoak 2:29,40an geratu zuen kronoa eta estloetako proban berriz 5:20,18an. Sekulako markak lortu zituen Ainhoak. Horreaz gain, nahiz eta podiumean ez egon, 100 bular estiloko proban laugarren izan zen 1:18,41ekin marka pertsonala eginez. Bular estiloko proban eta estiloetakoan, Ainhoak Udarako Espainiako Txapelketarako gutxienekoak lortu zituen.

Nora Qian Villamedianak brontzea lortu zue 100 bizkar proban, 1:15,35ekin aurreko arka 3 segundutan hobetuz. Benetan pozgarria izan zen Nora podiumean ikustea, pixakanaka gora egiten ari denaren adierazle. 400 librea nabarmen hobetu zuen Nora Qian-ek 5:14,10 eginez eta gauza bera egin zuen 100 bular proban, marka berria 1:28,09an utziz. Zorionak Nora!!

Mutiletan, Lander Sorozabal-ek sekulako 400 librea egin zuen, aurreko marka nabarmen hobetuz eta kronoa 4:46,66an geratuz. 200 estiloetan ere, marka berri bat ipini zuen 2:34,06 eginez. Xabier Alonsok ere markarik hobetzea lortu zuen, bata 100 librekoa (1:03,18) eta bestea 200 librekoa (2:18,14).

Paula gaixo izanagatik ezin izan zuten neskek errrelbuetan parte hartu, bestela hor ere lehen postuetan borrokoan izateko moduan lirateke gure neskak.

Guztira 4 urre, zilar bat eta brontze bat, Espainiako Txapelketetarako 5 gutxieneko berri eta taldeko 4 errekor berri erdietsi zituzten infantilek. Aupa ZUEK!!

Igeriketa Egokituko Euskal Herriko Neguko Txapelketa Iruñan

Lehiaketa honetan Nahi Zudaire taldekidea aritu zen, Konporta bezela. Nahiak 50, 100 eta 200 libre eta 50 bizkar probatan lehiatu zen igandeko jardunaldian eta lau probatan marka pertsonalak egitea lortu zuen. 50 librean marka berria 39,29an utzi zuen, 100ekoa 1:24,60an aurreko marka 4 segundutan hobetuz, 200ekoa 2:59,41ean, lehen aldiz 3 minutuetatik jaitsiz eta 50 bizkarrekoan berriz 50,44.

Lau probatan, sailkapenean, nagusi izan zen Nahia eta horrenbestez Euskal Herriko Neguko Txapeldun izatea lortu zuen berriro ere. Zorionak Nahia!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS