KRONIKA: GIPUZKOAKO NEGUKO IX SARIA | CRONICA: IX TORNEO DE GIPUZKOA DE INVIERNO - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2017(e)ko otsailakren 21(a), asteartea

KRONIKA: GIPUZKOAKO NEGUKO IX SARIA | CRONICA: IX TORNEO DE GIPUZKOA DE INVIERNO

GURE BI GAZTETXOAK BIKAIN LEGAZPIAN OSPATUTAKO SARIAN

  • Yaiza Martinez andoaindarrak brontzea eskuratu zuen 50 bular proban eta Jon del Rio urnietarrak berriz, zilarra 50 librean
Pasa den larunbatean, otsailaren 18an, Legazpin, Neguko Gipuzkoako IX Saria ospatu zen. Bertan, gure taldeko 2 igerilari aritu ziren, maila onean aritu ere. Jon Del Rio eta Yaiza Martinez-ek nahiko denbora txukunak lortu zituzten, eta horren adierazle dira etxera eramandako markak eta domina.


Txapelketa honekin neguko denboraldiari amaiera ematen zaio eta beraz, lehiaketa garrantzitsua zen gure igerilarientzat. Lehiaketa honetan, gustukuen dituzten probak aukeratuta, denborak hobetu eta dominengatik lehian aritzea zuten erronka nagusia.

Jon del Rio-k goizean 200 metro estilo librean proban egin zuen igeri eta, nahiz eta marka hobetzerik lortu ez, laugarren postuan amaitu zuen, podiumetik postu bakarrera, Yaiza Martinez-ek aldiz, 50 metro bular estiloan hirugarren postua lortu zuen eta horrekin batera brontzezko domina eskuratuz podiumean izan zen.

Arratsaldeko jardunaldian, Yaiza-k zein Jon-ek proba berdina aukeratu zuten, 50 libre proba, Proba motza izanik, akatsetarako tarte gutxi zegoen eta kontzentrazioa fin mantendu beharko zuten emaitza onak lortzeko. Yaizak seigarren postua lortu zuen bere denbora ia 5 segundua jaitsiaz!!! Jon ere ederki aritu zen. Goizean bezala ezin izan zuen bere denbora hobetu, baina bere mailaren erakusle lortutako bigarren postua eta zlarrezko domina izan ziren.

Eguneko lanak eginda, pozik joan ziren biak etxera domina bana eskuratuta eta egin beharekoa egin zutenaren lasaitasunarekin.  
Zorionak bikote!!!




ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here